Amortizazio taulak

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldiak.

Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen balio galera efektibotzat joko da hurrengo taulan ezarritako amortizazio koefizienteak aplikatzearen emaitza denean:

ONDARE ELEMENTUAK URTEKO GEHIENEKO KOEFIZIENTEA

Etxe gela eta bulegorako, merkataritzako erabilerarako edota zerbitzuetarako eraikinak

3

Industria erabilerarako eraikinak eta pabiloiak

5

Instalazioak

20

Industria erabilerarako makineria

20

Beste erabilera batzuetarako makinak

15

Itsasontziak eta aireontziak

10

Autobusak, kamioiak, furgonetak eta antzekoak

20

Turismo ibilgailuak

20

Moldeak, modeloak, trokelak eta matrizeak

33,33

Tresnak eta erremintak

33,33

Altzariak

15

Informatika ekipoak

33,33

Alokatzeko bideofilmak

50

Alokatzeko bideofilmak

10

Ondare elementuak amortizatzeko gehieneko epealdia 15 urtekoa izango da, higiezinen eta itsasontzi zein aireontzien kasuan izan ezik: higiezinetarako 50 urteko epealdia egongo da eta itsasontzi eta aireontzietarako 25 urtekoa.

Zergadunek eskatu ahal izango dute amortizazio plan berezia onartu dadila, foru arau honetako 16. artikuluko 2. idatz zatiko b) letran araututa dauden horietarikoa, baldin eta, inguruabar ekonomiko edo teknikoengatik, beharrezkoa bada gehieneko amortizazio aldia idatz zati honetan ezarritakoa baino luzeagoa izatea. Aurkeztutako proposamenaren arabera zehaztuko da zergaldi bakoitzeko amortizazio kengarria.

2014ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako zergaldiak.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztaliaren 5eko 24/1996 Foru Arauaren 11.artikuluko 2. Idatz zatiko a) letran aipatzen diren amortizazio koefiziente berriak erregelamendu bidez onartzen ez diren bitartean, aplikatzekoak izango dira Inbertsioa Bizkortu eta Ekonomia Jarduera Bultzatzeko Premiazko Neurri Fiskalei buruzko uztailaren 5eko 18/1993 Foru Arauaren xedapen gehigarriko benetako amortizazio taulan jasotzen diren koefizienteak. Zerga arautegian amortizazio taulez egindako aipamen guztiak koefiziente horietaz egindakotzat hartuko dira.

Hauek dira inbertsioa eta jarduera ekonomikoak bultzatzeko presazko neurriei buruzko uztailaren 5eko 18/1993 Foru Arauko xedapen gehigarrian bildutako koefizienteak:

Ondare elementuak Urteko gehieneko koefizientea Epealdko urteak, gehienez

Etxe-gela eta bulegorako, merkataritzako erabilerarako edota zerbitzuetarako eraikinak

3

50

Industri erabilerarako eraikinak eta pabiloiak

5

30

Instalazioak

15

10

Industri erabilerarako makineria

15

10

Industri erabilerarako makineria

10

15

Ontziak eta aireontziak

10

15

Autobusak, kamioiak, furgonetak eta antzekoak

20

8

Turismo-ibilgailuak

20

8

Molde, eredu, trokel eta gargarak .

33

5

Lanabesak eta erremintak

30

5

Altzariak

15

10

Informatika-ekipoak

25

6

Alokatzeko bideo-pelikulak

50

3

Zehaztu gabeko beste elementu batzuk

10

15