Jakinarazpen elektronikoa
Jakinarazpen elektronikoa
Informazioa
Zer da
2020ko irailaren 7tik aurrera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak zergadunen eskura jartzen du jakinarazpen elektronikoaren zerbitzua. Zerbitzu hori urtarrilaren 21eko 5/2020 Foru Dekretuak arautzen du, eta Foru Gobernu Kontseiluaren maiatzaren 12ko 6/2020 Zerga Presako Dekretu Arauemaileak aldatu du indarrean sartzeko data.
Jakinarazpen elektronikoak paperean egindako ohiko jakinarazpena ordezkatuko du.
Arabako Foru Ogasunaren komunikazioak eta jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez jaso behar dituzten pertsonek eta entitateek, eta jakinarazpen elektronikoen sisteman beren borondatez sartzen direnek, ez dituzte posta bidez paperean jasoko komunikazio eta jakinarazpen horiek, Egoitza Elektronikoan eskuratu izango dituzte.
Jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez egiteko sistemari esker zerga prozedurak azkartuko dira eta kostuak murriztuko dira. Hala ere, zergadunen eskubideak ez dira ezertan urrituko, ez eta beren berme juridikoak ere.
Behartuak
Nortasuna edo forma juridikoa gorabehera, jarraian azalduko diren zergapekoek baliabide elektronikoen bidez jaso behar komunikazioak eta jakinarazpenak:
a) Sozietateen gaineko zergaren zergadunek edo beren ordezkariek.
b) Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren foru agindu baten bidez erabakitzen diren gainerako guztiek.
Nola sartu
Jakinarazpen elektronikoak Egoitza Elektronikoan daude, “Nire postontzia” atalaren barruan. Horretarako, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan onartzen den identifikazio elektroniko bat izatea beharrezkoa da. Egoitzaren orrialdean informa zaitezke, "Nola sartu" atalean klik eginez.
Harpidetu egin nahi al duzu?
Komunikazioak eta jakinarazpenak modu elektronikoan borondatez jaso nahi badituzu, Egoitza elektronikotik harpitedu zaitezke. Horretarako, klikatu “Harpidetza berria” eta gero hautatu “Zergen kudeaketa eta zehapenak”.
Epealdiak eta ondorioak
Hartzailea Egoitza Elektronikoko “Nire jakinarazpenak” atalean edukia ikustera sartzen den momentutik jakinarazpen elektronikoak egintzat joko dira. Erregistraturik geratuko da hartzailea noiz eta zer ordutan sartu den jakinarazpenaren edukira. Hortik aurrera epealdiak zenbatzen hasiko dira legezko ondorio guztietarako.
Jakinarazpena eskuragai jartzen denetik hamar egun pasatzen badira haren edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin zaiola pentsatuko da, baina egintzat joko da legezko ondorio guztietarako. (Arabako Zergen Foru Arau Orokorra, 107.2 artikulua).
Egoitza Elektronikoan jakinarazpenaren edukia eskuratu ondoren, edo eskuragai jartzen denetik hamar egun pasatzen badira eskuratu gabe, nahi duzun beste aldiz ikusi ahal izango duzu.
Abisuak eta kortesiazko egunak
Abisuak
Jakinarazpen elektronikoa eskuragarri jarri dela adierazten duten abisuak jaso nahi badituzu, helbide elektroniko bat (gutxienez bat) adierazi behar duzu Egoitza Elektronikoan, “Nire postontzia” ataleko “Lehentasunak” atalean. Abisuak helbide horretan (edo horietan) jasoko dituzu.
Abisu horiek ez dira inolaz ere jakinarazpentzat hartuko. Nahiz eta arrazoi teknikoengatik jakinarazpen baten abisua bidaltzerik ez egon, jakinarazpena bera guztiz baliozkoa izango da.
Kortesiazko egunak
"Kortesiazko egunen egutegia" daukazu. Egutegi horretan, urte natural bakoitzeko gehienez 30 egun natural ezar ditzakezu Arabako Foru Ogasunak jakinarazpen elektronikoak ez bidaltzeko. Egoitza Elektronikoan aurkituko duzu, “Nire postontzia” atalean.
Kortesiazko egunak norberak hautatzen ditu; ez da beharrezkoa gutxieneko egun multzoak egitea; lehena baino zazpi egun natural aurrerago eskatu behar dira, gutxienez. Gainera, aldatu eta kontsultatu egin daitezke.
Ordezkaritza ematea, ezeztatzea edo uko egitea
Ordezkaritza ematea, ezeztatzea edo uko egiteari buruzko informazioa:
2020ko maiatzaren 1etik aurrera ordezkari bat izendatu ahal izango da beste zergadun baten jakinarazpen eta komunikazio elektroniko GUZTIAK jasotzeko.
Ordezkari horrek jakinarazpen elektroniko GUZTIAK jasoko ditu. Ordezkatutako pertsonak edo entitateak ezin izango ditu jakinarazpenak ikusi harik eta ordezkariak eskuratu arte. Ordezkariak kortesiazko egunak adierazi ahal izango ditu, hau da, Arabako Foru Ogasunak zer egunetan ez dituen ipiniko eskuragai jakinarazpen elektronikoak.
Ordezkaritza formalizatzeko ezinbestekoa da ordezkatua eta ordezkaria Arabako Foru Ogasuneko bulegoetara joatea.
Ordezkaritza hau ezin da bateratu 4A, 4B eta 4C mailako borondatezko ordezkaritzekin.
Ordezkaritza emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritza bertaratuta emateko eredua, beteta.
Eredua ordezkatuak eta ordezkariak sinatu behar dute (honek ordezkaritza onartzen du bere sinadurarekin).
2.- Ordezkaritza ematen duena pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa / dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritza emateko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkatuaren eta ordezkariaren IFZren fotokopiak, bai eta beren legezko ordezkarienak ere, edukiz gero.
Pertsona edo entitate bati jakinarazpen elektronikoak jasotzeko emandako ordezkaritza ezeztatu egin daiteke. Ezeztapena egiteko Arabako Foru Ogasunaren bulegoetara joan behar da pertsona ordezkatua.
Prozedura bera da ordezkariak uko egiten badio ordezkaritzari. Ordezkaria Arabako Foru Ogasunaren bulegoetara joan behar da.
Ordezkaritza ezeztatzeko eredua
Ordezkaritza ezeztatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritza bertaratuta ezeztatzeko eredua, beteta. Eredua pertsona ordezkatuak sinatu behar du.
2.- Ordezkaritza ezeztatzen duena pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa edo dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritza ezeztatzeko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkatuaren IFZren fotokopia, bai eta beraren legezko ordezkariena ere, edukiz gero.
Ordezkaritzari uko egiteko eredua
Ordezkaritzari uko egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritzari bertaratuta uko egiteko eredua, beteta. Eredua ordezkariak sinatu behar du.
2.- Ordezkaritzari uko egiten diona pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa edo dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritzari uko egiteko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkariaren IFZren fotokopia, bai eta beraren legezko ordezkariena ere, edukiz gero.
Ohiko galderak
Jakinarazpen elektronikoari buruzko ohiko galderak:
Nortasuna edo forma juridikoa gorabehera, jarraian azalduko diren zergapekoek baliabide elektronikoen bidez jaso behar dituzte Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren komunikazioak eta jakinarazpenak:
a) Sozietateen gaineko zergaren zergadunek edo beren ordezkariek.
b) Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren foru agindu baten bidez erabakitzen diren gainerako guztiek.
Beraz, jarraian azalduko diren pertsona eta entitate hauek daude behartuta:
a) Sozietate anonimoak (identifikazio fiskaleko zenbakiaren hasieran A letra duten entitateak)
b) Erantzukizun mugatuko sozietateak (IFZren hasieran B letra duten entitateak)
c) Talde sozietateak (IFZren hasieran C letra duten entitateak)
d) Sozietate komanditarioak (IFZren hasieran D letra duten entitateak)
e) Sozietate kooperatiboak (IFZren hasieran F letra duten entitateak)
f) Elkarteak (IFZren hasieran G letra duten entitateak)
g) Espainiako nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak (IFZren hasieran N letra duten entitateak)
g) Toki korporazioak (IFZren hasieran P letra duten entitateak)
i) Erakunde publikoak (IFZren hasieran Q letra duten entitateak)
j) Kongregazio eta erakunde erlijiosoak (IFZren hasieran R letra duten entitateak)
k) Estatuko Administrazioko eta autonomia erkidegoetako organoak (IFZren hasieran S letra duten entitateak)
l) Aldi baterako enpresa elkarteak (IFZren hasieran U letra duten entitateak)
m) Gainerako letretan zehazten ez diren beste entitate batzuk (IFZren hasieran V letra dute; hona motak: ekonomia intereseko taldea; ekonomia intereseko Europako taldea; inbertsio funtsa; arrisku kapitaleko funtsa; hipoteka merkatua erregulatzeko funtsa; aktiboen tituluen funtsak; inbertsioak bermatzeko funtsak; eraldaketako nekazaritza sozietatea; guztien esku dauden auzo mendien erkidego titularrak; banku aktiboen funtsak; aurrean zehaztu ez diren beste entitate batzuk)
n) Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen establezimendu iraunkorrak eta sukurtsalak (IFZren hasieran W letra duten entitateak)
Hauxe da jakinarazpen elektronikoak eskuratzeko prozedura:
1.- Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan onartzen den identifikazio bitarteko elektronikoa eduki behar duzu. Hemen duzu informazioa: www.araba.eus - Egoitza elektronikoa, klikatu “Nola sartu”.
2.- Sartu Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan (www.araba.eus), joan “Nire Karpeta” atalera eta klikatu “Sartu”. Identifikatu zeure burua elektronikoki eta joan “Nire postontzia” atalera.
Bai, jakinarazpenak modu elektronikoan jaso ditzakezu; horretarako, izena eman behar duzu zeure borondatez jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan.
Zerbitzuan izena emateko, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:
1.- Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan onartzen den identifikazio bitarteko elektronikoa eduki behar duzu. Hemen duzu informazioa: www.araba.eus - Egoitza elektronikoa, klikatu “Nola sartu”.
2.- Sartu Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan (www.araba.eus), joan “Nire Karpeta” atalera eta klikatu “Sartu”. Identifikatu zeure burua elektronikoki eta joan “Nire postontzia” atalera.
3.- “Lehentasunak” atalean jakinarazpenen abisuak zer helbide elektronikotan (bat baino gehiago izan daitezke) jaso nahi dituzun zehaztu behar duzu: klikatu “Harpidetza berria” eta hautatu “Zergen kudeaketa eta zehapenak”.
4.- Ondoren baldintzak, konfidentzialtasuna eta datuen babesa onartzeko pantaila agertzen da. “SINATU” klikatu behar duzu.
Harpidetza egin ondoren zuretzako diren jakinarazpen guztiak baliabide elektronikoen bidez egingo dira, kasu jakin batzuetan izan ezik.
Jakinarazpen elektronikoen abisuak jaso nahi badituzu, helbide elektroniko bat eman behar diguzu (gutxienez bat). Hona prozedura:
1.- Sartu Egoitza Elektronikoan, joan “Nire Karpeta” atalera eta klikatu “Sartu”. Identifikatu zeure burua elektronikoki eta joan “Nire postontzia” atalera.
2.- “Lehentasunak” atalean zehaztu zer helbide elektronikotan (bat baino gehiago izan daitezke) jaso nahi dituzun jakinarazpenen abisuak.
Abisuak ez dira inolaz ere jakinarazpentzat hartuko. Nahiz eta arrazoi teknikoengatik jakinarazpen baten abisua bidaltzerik ez egon, jakinarazpena bera guztiz baliozkoa izango da.
Helbide elektronikoak eguneratuta egon behar dira; gainera, komenigarria da gutxienez 10 egunean behin Egoitzan sartzea jakinarazpenik dagoen ikusteko.
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak bidaltzen dizkizun jakinarazpen elektronikoak egintzat joko dira Egoitza Elektronikoko “Nire postontzia” atalean ikustera sartzen zaren momentuan. Erregistraturik geratuko da hartzailea noiz eta zer ordutan sartu den jakinarazpenaren edukira. Hortik aurrera epealdiak zenbatzen hasiko dira legezko ondorio guztietarako.
Hala ere, jakinarazpena eskuragai jartzen denetik hamar egun pasatzen badira haren edukira sartu gabe, jakinarazpenari uko egin zaiola pentsatuko da, baina egintzat joko da legezko ondorio guztietarako, Arabako Zergen Foru Arau Orokorrak 107.2 artikuluan xedatzen duen bezala.
Egoitza Elektronikoan jakinarazpenaren edukia eskuratu ondoren, edo eskuragai jartzen denetik hamar egun pasatzen badira eskuratu gabe, nahi duzun beste aldiz ikusi ahal izango duzu.
Interesdunak ez badu irakurtzen jakinarazpena hamar egun naturaletan eskuragarri daukala jakiten duenetik, uko egin diola pentsatuko da, eta horrek Arabako Zergen Foru Arau Orokorrak 107.2 artikuluan ezartzen dituen ondorioak sortuko ditu (salbuespena: ofizioz edo jasotzaileak eskatuta jakinarazpena irakurtzerik ez dela egon egiaztatzen bada, ez dira sortuko ondorio horiek).
2020ko maiatzaren 1etik aurrera, ordezkari bat (pertsona fisikoa zein juridikoa) izendatu ahal izango duzu bakarrik zure jakinarazpen eta komunikazio elektroniko GUZTIAK jasotzeko. Ordezkariak identifikazio bitarteko elektronikoa eduki behar du bere jakinarazpen elektronikoak eskuratu ahal izateko.
Aldi berean pertsona fisiko edo juridiko bakar batek eduki dezake ordezkaritza hau. Gainera, ordezkaritza hau ezin da bateratu 4A, 4B eta 4C mailako borondatezko ordezkaritzekin.
Ordezkaritza hau emanez gero, ordezkariak jasoko ditu zure jakinarazpen elektroniko GUZTIAK, eta kortesiazko egunak ezarriko ditu bere kortesiazko egunen egutegian, hau da, berak adieraziko du Arabako Foru Ogasunak zer egunetan ezin dituen ipini eskuragai jakinarazpen elektronikoak. Gainera, ezin izango dituzu ikusi jakinarazpenak harik eta ordezkariak eskuratu arte.
Beste pertsona edo entitate bati norberaren jakinarazpen elektroniko guztiak jasotzeko ordezkaritza emateko ezinbestekoa da ordezkatua eta ordezkaria Arabako Foru Ogasuneko bulegoetara joatea, eta honako dokumentazio hau aurkeztea:
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritza bertaratuta emateko eredua, beteta. Eredua ordezkatuak eta ordezkariak sinatu behar dute (honek ordezkaritza onartzen du bere sinadurarekin).
2.- Ordezkaritza ematen duena pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa / dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritza emateko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkatuaren eta ordezkariaren IFZren fotokopiak, bai eta beren legezko ordezkarienak ere, edukiz gero.
Beste pertsona edo entitate bati norberaren jakinarazpen elektroniko guztiak jasotzeko emandako ordezkaritza ezeztatzeko ezinbestekoa da ordezkatua Arabako Foru Ogasuneko bulegoetara joatea, eta honako dokumentazio hau aurkeztea:
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritza bertaratuta ezeztatzeko eredua, beteta. Eredua pertsona ordezkatuak sinatu behar du.
2.- Ordezkaritza ezeztatzen duena pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa edo dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritza ezeztatzeko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkatuaren IFZren fotokopia, bai eta beraren legezko ordezkariena ere, edukiz gero.
Beste pertsona edo entitate batek bere jakinarazpen elektroniko guztiak jasotzeko emandako ordezkaritzari uko egiteko ezinbestekoa da ordezkaria Arabako Foru Ogasuneko bulegoetara joatea, eta honako dokumentazio hau aurkeztea:
1.- Arabako Foru Ogasunaren zergen arloko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ordezkaritzari bertaratuta uko egiteko eredua, beteta. Eredua ordezkariak sinatu behar du.
2.- Ordezkaritzari uko egiten diona pertsona juridikoa edo entitatea bada, legezko ordezkaria nor den jasotzen duen eraketaren eskritura publikoa edo dokumentu pribatua aurkeztu beharko da. Eraketaren eskritura publikoan edo dokumentu pribatuan legezko ordezkaria ez bada agertzen, ordezkaritzari uko egiteko ahalorde nahikoa frogatzen duen dokumentu publikoa edo pribatua aurkeztu behar da.
3.- Ordezkariaren IFZren fotokopia, bai eta beraren legezko ordezkariena ere, edukiz gero.
Nahi izatera, urte natural bakoitzeko gehienez 30 egun natural ezar daitezke Arabako Foru Ogasunak jakinarazpen elektronikoak ez bidaltzeko. Kortesiazko egun horiek norberak hautatzen ditu; ez da beharrezkoa gutxieneko egun multzoak egitea. Kortesiazko egunak lehena baino 7 egun natural aurrerago eskatu behar dira, gutxienez; behin ezarriz gero, aldatu eta kontsultatu egin daitezke.
Hauxe da egun hauek eskatzeko prozedura: Egoitza Elektronikora joan, identifikazio elektronikoa sartu eta “Nire postontzia” atalera joan; bertan kortesiazko egunen egutegia dago, eta interesdunak ezar dezake zer egunetan (30 gehienez) ez duen nahi Arabako Foru Ogasunak jakinarazpen elektronikorik ipintzea eskuragarri.
Jakinarazpen bat atzeratzen bada interesdunak jakinarazpenik eskuragarri ipintzea nahi ez duen egunen ondorioz, luzapena ezin izango zaio egotzi Administrazioari.
Zergapekoaren eskura jakinarazpenik ez jartzeko egunen adierazpenak egun horietan egin ahal diren jakinarazpenak baino ez ditu ukituko. Egun horiek ez dira inolaz ere kenduko jakinarazpena adierazi den lehenengo egunaren aurretik egiteagatik abiarazten diren epealdien zenbaketan.
Jakinarazpenak jasotzen dituen ordezkaria badaukazu, berak ezarri behar ditu kortesiazko egunak.
Jakinarazpen elektronikoaren edukia jasotzaileak irakur dezake.
Jakinarazpenaren hartzailea, hau da, haren edukia eskuratu behar duena, zu zeu izan zaitezke, zergapekoa zaren aldetik, edo zure borondatezko ordezkaria, baldin eta 4A, 4B edo 4C mailako ordezkaritza eman badiozu. (Maila horietako ordezkaritzaren edukia kontsultatzeko, sartu www.araba.eus orrian, joan Ogasunera eta gero Zergen kudeaketa/Borondatezko ordezkaritza atalera).
Gainera, jakinarazpenaren hartzailea, hau da, haren edukia eskuratu behar duena, zuk jakinarazpen elektroniko GUZTIAK jasotzeko bakarrik izendatutako ordezkaria izan daiteke (ordezkaritza hau ezin da bateratu 4A, 4B eta 4C mailako borondatezko ordezkaritzekin).
Baldin eta 4A, 4B edo 4C mailako ordezkaritza aplikatzearen ondorioz zuretzat den jakinarazpen elektroniko baten hartzailea zure borondatezko ordezkaria bada, ordezkariak jakinarazpena eskuratu ondoren baino ezin izango duzu ikusi haren edukia.
Halaber, ordezkaria izendatu baduzu zure jakinarazpen eta komunikazio elektroniko guztiak jasotzeko bakarrik, ordezkariak eskuratu ondoren baino ezin izango dituzu ikusi jakinarazpenak edo komunikazioak.
Bai, honako kasu hauetan:
a) Jakinarazpena egiteko arrazoia interesduna edo haren ordezkaria Arabako Foru Aldundiko bulegoetan agertzea bada eta une horretan eskatzen badu komunikazio edo jakinarazpen pertsonala.
b) Zergak aplikatzeko prozeduren eraginkortasuna eta, hala denean, azkartasuna bermatzeko, Administrazioak egokiagotzat jotzen badu jakinarazpena elektronikoak ez diren bestelako bitartekoen bidez egitea.
c) Jakinarazpenak eta komunikazioak jakinarazpen zerbitzuaren emailearen esku jarri badira zergapekoei emateko, betiere baliabide elektroniko bidezko jakinarazpena aplikagarria izan baino lehenago.
Gainera, honako komunikazio eta jakinarazpenak ez dira inola ere modu elektronikoan egingo:
a) Jakinarazi beharreko egintzarekin batera formatu elektronikora ezin bihur daitekeen elementuren bat igorri behar denekoak.
b) Beren araudi espezifikoarekin bat etorriz, zergapekoaren egoitza fiskalean edo araudiak horretarako ezarritako beste leku batean pertsonatuz edo elektronikoa ez den beste edozein modutan egin behar direnak.
c) Kreditu entitateetan irekitako kontuetan diruaren enbargoa bitarteko elektronikoen bidez egiteko prozedurari atxikitako kreditu entitateentzat direnak.
d) Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren zerga bilketaren kudeaketan lankidetza zerbitzuan aritu bitartean entitate laguntzaile gisa diharduten kreditu entitateentzat direnak.
Komunikazioak eta jakinarazpenak eskura edukiko dituzu beti Egoitza Elektronikoko “Nire postontzia” atalean. Baten bat “ezabatzea” hautatzen baduzu, “Nire postontzia” ataletik desagertuko da eta ezin izango duzu ikusi berriz.
Komunikazioak eta jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez jaso behar dituzten pertsonek eta entitateek EZIN DUTE eskatu baja emateko jakinarazpen elektronikoen sisteman.
Behartuta ez egon arren beren borondatez jakinarazpen elektronikoen sisteman sartzen direnek baino ezin dute eskatu sistema horretan baja emateko.
Baja eskatuz gero, baja eskaera aurkezten denetik 15 egun pasatu baino lehen gauzatuko da.
Gerta liteke komunikazioak edo jakinarazpenak egiteko epealdian zehar akats, gabezia edo etenen bat izatea eta hori Arabako Foru Aldundiari edo Aldundiak jakinarazpenak eta komunikazioak eraginkortasun osoarekin egiteko erabiltzen duen zerbitzu bati egozteko modukoa izatea; halakoetan, aipatutako epealdia egun bat luzatuko da epealdiaren barruan gertatutako akatsak, gabeziak edo etenak iraun duen egun bakoitzeko.
Ez daukazu zertan ezer egin. Ekainaren 1etik aurrera, jakinarazpen elektronikoko sistemara behartuta dagoen/dauden zure ordezkari(ar)en jakinarazpenak jasoko dituzu Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko “Nire postontzia” atalean.
Zure aholkularitzak bezeroen jakinarazpenetara sartu eta haiek hartu izanaren berri emateko, Borondatezko Ordezkarien Erregistroan jasoriko ordezkaritza maila aldatu behar duzu (Egoitza elektronikoan dago eskuragarri), zure ordezkatuen jakinarazpenak jasotzeko beharrezkoa den maila lortzeko (15/2010 Foru Dekretua, apirilaren 13koa. ALHAO, 46 zk., 2010-4-30).
Araudia
6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako zerga orokorrarena.
5/2020 Foru Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren jakinarazpenak eta komunikazioak baliabide elektronikoen bidez egiteko modua arautzen duena.
6/2020 Zerga Urgentziako Arau Dekretua, maiatzaren 12ko Foru Gobernu Kontseiluarena. COVID-19arekin lotutako zerga neurri berriak hartzea onartzea.