Zerga bereziak

Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia: ibilgailu motordun berri edo zaharren behin betiko lehen matrikulazioa zergapetzen duen tributua da.

Elektrizitatearen gaineko zerga berezia: elektrizitatearen kontsumoa kargatzen duen zeharkako zerga da. Hain zuzen ere, energia elektrikoa kontsumorako hornitzea kargatzen du fase bakarrean, bai eta norberak sortzen duen elektrizitatea kontsumitzea ere.‎ 

Fabrikazio zerga bereziak: kontsumo berezi batzuen gaineko zeharkako zergak dira eta fase bakarrean kargatzen dituzte zenbait ondasunen fabrikazioa, inportazioa eta, hala dagokionean, barneko lurralde eremuan sartzea.

Fabrikazio zerga bereziak honako hauek dira:

  • Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergak:

    • Garagardoaren gaineko zerga

    • Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga

    • Tarteko produktuen gaineko zerga

    • Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga

  • Hidrokarburoen gaineko zerga

  • Tabakogaien gaineko zerga

Zerga bereziei buruzko ohiko galderak

2022/10/18an eguneratuta

561 eredua    Garagardoaren gaineko zerga.

562 eredua    Bitarteko produktuen gaineko zerga.

563 eredua    Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga.

581 eredua     Hidrokarburoen gaineko zerga.

566 eredua    Tabakogaien gaineko zerga.

Sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta egutegiko hurrengo hogeita bost egunetan. Hortaz, aitorpenak hilero egin behar dira.

Sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta egutegiko hurrengo hogeita bost egunetan. Hortaz, aitorpenak hilero egin behar dira.

Oro har, likidazio aldia hiruhileko naturala izaten da. Nolanahi ere, salbuespena dago: subjektu pasiboaren BEZaren likidazio aldia hilekoa denean, eragiketa bolumena edo zerga horren araudian xedatutako beste gorabehera batzuk aintzat hartuz, zerga horien likidazio aldia ere hilabetekoa da.

Hiru hileko autolikidazioa: Sortzapena gertatzen den hiruhilekoa amaitu ondoko bigarren hileko lehen hogeita bost egun naturalak.

Hileko autolikidazioa: Sortzapena gertatzen den hila amaitu ondoko hirugarren hileko lehen hogeita bost egun naturalak.

561, 562, 563, 564 eta 566 ereduen bitartez egiten diren autolikidazioen emaitzako zenbatekoak ereduak aurkezten direnean sartu behar dira Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile jarduteko baimendutako kreditu edo aurrezki bankuetan. Sarrera egin ondoren, entitate horiek Administrazioarentzako eta subjektu pasiboarentzako aleak emango dizkiete interesdunei.

581 ereduaren bidez egiten diren autolikidazioak modu telematikoan aurkeztu behar dira Internet bidez, hala ezartzen baitu Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren abenduaren 20ko 318/2010 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak.

SILICIE sistema indarrean dagoen 2020ko urtarrilaren 1az gero. Horren ondorioz betebehar formalak erraztu dira, eragiketen aitorpenak ezabatu baitira.

Urtarrilaren 27ko 30/2020 Foru Aginduak fabrikazioaren gaineko zerga bereziek kargatzen dituzten produktuen kontabilitatea arteztu beharra arautzen du.

Nolanahi ere, bulego kudeatzaileak, interesdunek eskatuta, baimena eman ahalko du ardoaren eta edari hartzituen egileek, haien urteko bolumena, titular diren establezimendu guztienak zenbatuta, 100.000 litrotik gorakoa ez bada, eta destilatzaile artisauek kontabilitatea eragiketak aitortzeko ereduarekin batera telematikoki aurkeztuz edo paperezko liburu orridunak erabiliz betetzeko.

 

553 eredua: Ardoa eta edari hartzituen fabrika eta zerga gordailuetako eragiketen aitorpena ardoa eta edari hartzituak ekoizten dituztenek soilik aurkeztu behar dute, baldin eta indarreko araudian ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte eta eredu hau aurkezten jarraitzeko baimena jaso badute.

Urtarrileko, apirileko, uztaileko eta urriko lehen hogeita bost egun baliodunetan aurreko hiruhileko naturalean establezimenduan izan diren mugimenduak aitortzeko.

Eragiketen aitorpenaren 553 eredua modu telematikoan aurkeztu behar da Internet bidez, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren abenduaren 28ko 708/2017 Foru Aginduan xedatzen denaren arabera.

EMCS Europar Batasunaren kontrol sistema informatizatua da. Horren bidez Batasuneko estatuek (EBren barruko EMCS) edo zerga administrazioak (barruko EMCS) denbora errealean eskuratu dezakete zerga berezien kargapeko produktuen mugimenduei buruzko informazioa eta behar diren kontrolak egin ditzakete, are produktuak zirkulatzen ari direla ere.

Mezu elektronikoa (e-DA) erabiltzen da lehengo paperezko bide agiri administratiboaren ordez.

www.araba.eus web orrian fabrikazioaren gaineko zerga berezien laguntza programa eskuratu daiteke, eta horren bidez e-DA agiria egin daiteke: EBren barruko EMCS eta barruko EMCS.

Europar Batasunaren barruko EMCS

Nahitaezkoa da Batasuneko estatu guztietan zerga berezien kargapeko produktuak etendura araubidean bidaltzen edo jasotzen dituzten eragile ekonomiko guztientzat.

Barruko EMCS

Nahitaezkoa barruko eremuan (Penintsula eta Balear Uharteak) zerga berezien kargapeko produktu guztientzat, baldin eta etendura araubidean, tasa murriztua aplikatuta edo salbuespenarekin bidaltzen badira; baita garagardoarentzat, tarteko produktuentzat eta Kanarietatik datozen edo hara doazen edarientzat ere.

Argibide orokor gehiagorik behar izanez gero, web orri honetan kontsulta daiteke: www.emcs.es

501 eredua: Larrialdiko bide agiria. 501 eredua produktuak Batasunaren barruan etendura araubidean zirkulatzeko erabiltzen da, produktuak bidaltzean kontrol sistema informatizatua baliagarri ez dagoenean.

551 eredua: Egindako agiri erraztuen asteko zerrenda (503 eredua). 551 eredua bertan ezarritako datuak dagozkion astearen ondoko astean aurkeztuko da.

504 eredua: Europar Batasuneko beste estatu batzuetan fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapean dauden produktuak jasotzeko baimenaren eskaera.

509 eredua: Gorabeheren gaztigua.

510 eredua: Europar Batasuneko beste estatu batzuetatik jasotakoen aitorpena.

517 eredua: Zerga zigiluen eta marken eskaera.

521 eredua: Emandako lehengaien hiruhilekoko zerrenda.

522 eredua: Zerga Berezien Araudiaren 108.ter artikuluan aipatutako produktuen hiruhilekoko gaztigua.

524 eredua: Alkoholaren eta alkoholdun edarien gaineko zerga bereziak itzultzeko eskaera.

572 eredua: Hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskaera.

548 eredua: Jasanarazitako kuoten informazio aitorpena.

Egutegiko hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hogeita bost egunetan.

Eredu horiek guztiak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean aurkeztu behar dira zuzenean.

Dena delako establezimenduak kokagune duen tokiko Bulego Kudeatzailearen Lurralde Erregistroan inskribatu beharko dira, fabrikazioaren gaineko zerga berezien kargapeko produktuekin lotuta, fabrikak, zerga gordailuak eta zerga biltegiak dituztenak, erregistraturiko operadoreak, xehekariak, erabiltzaileak eta azken kontsumitzaileak, baita urrutiko salmentak egiten dituzten enpresak ere. Araban, Arabako Foru Aldundiko Zerga Berezien Bulego Kudeatzaileko Lurralde Erregistroan.

Horretarako, 036 edo 037 ereduaren errolda aitorpena aurkeztu beharko dute, zer egokitzen zaien.

Establezimenduaren titularrak edo beraren ordezkariak sinatutako errolda aitorpena aurkezten denean, establezimendua non dagoen zehaztu behar da, eta honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Egin nahi den jardueraren deskribapen memoria, establezimendua zein helbide eta herritan dagoen zehaztuz.

 

  • Establezimenduaren planoa, biltegiratzeko eta fabrikazioko elementuak zehazten dituena.

  • JEZen altaren aitorpena.

  • Beste administrazio organo batzuek eman beharreko baimenen frogagiriak. Ardoaren eta edari hartzituen fabrikazioan, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako Elikagaien Industrien Erregistroko alta edo titulartasun aldaketa aurkeztu behar da.

  • Bermealdia: Etendura araubidean dauden produktuak Europar Batasunetik kanpora bidaltzen dituzten upeltegiek Batasunaren lurralde osorako balio duen bermea aurkeztu behar dute bidaltzen dituzten produktuen Batasunaren barruko zirkulazioaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko; zenbatekoa bidalketaren zenbatekoaren % 1 izan behar da, eta 1.000 euro gutxienez.

  • Establezimenduaren edo alokairu kontratuaren titulartasunaren frogagiria.

  • Bai enpresa bai administratzaileak zerga betebeharretan egunean direlako justifikazioa.

Lurralde erregistroan inskripzioa egin ondoren bulego kudeatzaileak inskripzio txartela emango dio interesdunari; bertan jardueraren eta establezimenduaren kodea (JEK) agertuko da, hau da, jardueraren identifikazioa.

Pertsona batek hainbat establezimendu badauzka jarduera bat egiteko, kode (JEK) bat edukiko du establezimendu bakoitzeko.

a) 30/2020 Foru Aginduak 13. artikuluan ezartzen duenaren arabera, bulego kudeatzaileak baimendutako lurralde erregistroan inskribatutako establezimenduen titularrek 553 eredua aurkeztu behar dute: ardoa eta edari hartzituen fabrika eta zerga gordailuetako eragiketen aitorpena.

b) Jasanarazitako kuoten informazio aitorpena, 548 eredua, aurkeztu beharko da, etendura araubidearen araberako ekoizpena, eraldaketa edo biltegiratzea besteren kontura egiten denean, subjektu pasiboak jasanaraziko du eragiketaren onuradun denari sortutako kuoten zenbatekoa.

c) Ardo alkohola fabrikatzeko lehengaiak biltzen dituztenek aurkeztu behar dute 521 eredua. Uxualak, pikotxak eta ardogintzako gainerako hondarrak eredu horretan aitortu behar dira, xedea gorabehera. Eredu hau hiruhilekoan produktuak ematen edo bidaltzen direnean soilik aurkeztu behar da.

 

Elektrizitatearen gaineko zerga berezia itundutako zerga bat da, zergapetzen duena kontsumorako produzitutako elektrizitatea hornitzea edo energia elektrikoaren produktoreek eurek sortutako energia elektrikoa kontsumitzea.

Zergaren zergapekoak izango dira kontsumitzaileei energia elektrikoa hornitzen dietenak edo eurek sortutako energia elektrikoa kontsumitzen dutenak.

Zerga sortzen da fakturazio aldi bakoitzean hornitutako energia elektrikoari dagokion prezio zatia ordaindu behar denean edo eurek sortutako energia elektrikoaren ekoizleen kontsumoaren kasuan, kontsumitzen duten momentuan.

Autolikidazioaren 560 eredua modu telematikoan aurkeztu behar da Internet bidez, Diputatu Nagusiorde eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren otsailaren 2ko 55/2022 Foru Aginduan xedatzen denaren arabera.

Hiruhileko baten autolikidazioa hura amaitu eta egutegiko hurrengo hogeita bost egunetan aurkeztu behar da, bai eta emaitzako sarrera egin ere.

Hala ere, hilero BEZaren aitorpena aurkezten duten subjektu pasiboek sortzapenak gertatzen diren hila amaitu eta egutegiko hurrengo hogeita bost egunetan egin behar dituzte aurkezpena eta sarrera.

Zerga hori dela eta, autolikidazioak aurkeztu beharra daukatenek eta, finkatutako betekizunak betez, bertan jasotako salbuespenak edo murrizketak aplikatzen zaizkienek ere inskribatuta egon behar dute kasuan kasuko lurralde erregistroan elektrizitatearen gaineko zergan. Arabako Lurralde Historikoaren kasuan, erregistro hori Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuan (BEZaren eta Zerga Berezien Atalean) dago.

Administrazioak inskripzio txartela bat eskuratuko dizu, non jartzen duen elektrizitatearen identifikazio kodea (EIK), hornidura puntuaren jarduera definitzen duena.

Zergadunek zenbat jarduera eta, hala badagokio, jarduera egiten duten establezimendu izan, hainbat EIK eskuratu beharko dituzte.

Zerga onura bat; honen bidez araudian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenei hidrokarburoen gaineko zergaren kuotaren zati bat itzultzen zaie, hain zuzen ere ibilgailu jakin batzuetan erregai modura erabiltzen den erabilpen orokorreko gasolioari dagokion zatia.

Jarraian aipatuko diren ibilgailuen titularrek, garraio jarduera egiteko behar diren baimenak eta lizentziak dituztenek. Honako hauek dira onura hau duten ibilgailuak:

  • Ibilgailu motordunak eta lotutako ibilgailu taldeak, errepideko garraiora bakarrik bideratuta badaude, besteren kontura edo norberaren kontura, eta baimendutako gehienezko pisua 7,5 tona edo gehiago badute.

  • Bidaiariak garraiatzera bideratutako ibilgailu motordunak, zerbitzua erregularra nahiz noizbehinkakoa izan, Kontseiluaren 1970eko otsailaren 6ko 70/156/CEE Zuzentarauan ezarritako M2 edo M3 kategorietan sartzen badira, hau da, gidariaren eserlekuaz gainera, esertzeko zortzi leku baino gehiago badituzte.

  • Taximetroa duten taxiak.

Urtarrilaren 26ko 1/2010 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 4.2 artikuluak beste artikulu bat, hain zuzen ere, 52. ter artikulua, gehitzen dio Zerga Berezien otsailaren 16ko 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuari. Artikulu horren arabera, onartu egiten da Zerga Berezien 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 50.1.1.4 artikuluan araututako zerga tasapeko diren gasolio erosketak direla-eta nekazariek ordaindutako Hidrokarburoen gaineko Zergaren kuotak itzultzeko eskubidea, baldin eta erosketa horiek aurreko urtean eginak badira.

Adierazitako epean Zerga Berezien otsailaren 16ko 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 1. paragrafoaren 1.4 epigrafean ezarritako tasan zergapetutako gasolioa erabiltzeko eskubidea izan duten pertsona edo erakundeak, gasolio hori nekazaritzan (baratzezaintza, abeltzaintza eta basogintza barne) erregai erabili badute eta, horrez gainera, errolda egokian inskribaturik egon badira aipatutako jarduerak egiteari dagokionez.

Itzuli beharreko kuoten zenbatekoa honela kalkulatuko da: nekazaritzan (baratzezaintza, abeltzaintza eta basogintza barne) dagokion epealdian benetan erabilitako gasolio bolumenari –mila litrokotan adierazita–, 1.000 litroko 63,71 euroko tasa aplikatuko zaio.

Itzultzeko eskaera hori 050 ereduan ("Nekazariek eta abeltzainek gasolioa erostean jasandako hidrokarburoen gaineko zerga kuotaren zati bat itzultzeko eskaera") aurkeztuko da. Eskaera hori gasolioa erosi zeneko hurrengo urteko apirilaren 1etik aurrera aurkeztuko da.