Ez-egoiliarren errentari buruzko ohiko galderak

2024/03/20an eguneratutako galderak

  • Nazioarteko hitzarmenak: Zergen arloko esparru akordioak dira, herrialdeen artekoak, zerga egoitza herrialde batean dutenek beste herrialde batean lortzen dituzten etekinak zergapetzeko arau orokorrak finkatzen dituztenak.

  • Europako zuzentarauak

  • 21/2014 Foru Araua, ekainaren 18koa, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarena.

  • 3/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 12koa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua onesten duena.

Zerga ordaindu beharra honako bi inguruabarrak gertatuz gero sortzen da:

  • pertsonaren edo entitatearen zerga egoitza Espainian egotea

  • Espainian lortutako errentak zerga antolamenduaren arabera kargapean egotea Espainiako legeriako konexio puntuak aplikatuta.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergaduntzat joko dira honako inguruabar hauetan ez dauden pertsona fisikoak:

a)   Urte naturalean 183 egun baino gehiago egotea Espainiako lurraldean.

b)   Jarduera edo interes ekonomikoen gune nagusia edo oinarria Espainian egotea, zuzenean edo zeharka.

c)   Elkarrekikotasunez, ez dira zerga egoiliartzat joko Espainiako nazionalitatea eduki ez eta misio diplomatikoan, kontsulatuan edo funtzionario gisa lan egiteagatik Araban bizi diren pertsonak.

Pertsona juridikoak direla-eta, honako inguruabar hauetan ez daudenak izango dira zergadunak:

          a)    Espainiako legeen arabera eratuta egotea.

          b)    Egoitza soziala Espainiako lurraldean edukitzea.

          c)    Zuzendaritzako egoitza efektiboa Espainiako lurraldean egotea.

          d)    Egoitza tributaziorik ez dagoen herrialde edo lurralde batean egotea, Arabako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arauaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, edo zerga paradisutzat jotako herrialde edo lurralde batean, baldin eta Zerga Administrazioak uste badu egoitza Espainiako lurraldean dagoela.

Bai, egoitza zerga informazioaren truke efektiboa egiten den Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean duten zergadunek Araban ordaintzea hauta dezakete pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (hemendik aurrera PFEZ) zergadun gisa, baldin eta ondoren azalduko diren errentek zergaldi horretan ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren karga jasan badute eta, gainera, honako inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Zergaldian Espainian lortutako lanaren etekin garbien eta jarduera ekonomikoen etekin garbien batura (35/2006 Legearen arabera kalkulatuta; 35/2006 Legea, azaroaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak partez aldatzen dituena -hemendik aurrera PFEZen Legea-) gutxienez errenten guztirako zenbatekoaren % 75 izatea.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien batura (PFEZen Legearen arabera kalkulatuta) Espainian guztira lortutako errentaren zatirik handiena izatea.

c) Arabako Lurralde Historikoan lortutako lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien batura (33/2013 Foru Arauaren arabera kalkulatuta; 33/2013 Foru Araua, azaroaren 27koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena -hemendik aurrera PFEZen Foru Araua) beste bi lurralde historiko bakoitzean lortutakoen batura baino gehiago izatea.

Hauxe izango da kargapeko errenta: aukerako araubidea hautatzen duen zergadunak urte naturalean Espainian lortutako errenta guztien batura. Familia unitateko kideak nortzuk diren abenduaren 31ko egoera kontuan hartuko zehaztuko da.

Karga tasa hau aplikatuko da: PFEZari buruzko arauak zergadunak zergaldian lortutako errenta guztiei aplikatzearen emaitzako batez besteko tasa, errentak non lortu dituen eta ordaintzailearen egoitza non dagoen gorabehera (kontuan hartuko dira behar bezala egiaztatzen diren inguruabar pertsonalak eta familiarrak).

Zerga kuota kalkulatzeko, batez besteko karga tasa aplikatu behar zaio Espainiako lurraldeko egoiliarra ez den zergadunak likidatzen den zergaldian lortutako errentei dagokien likidazio oinarriaren zatiari; likidazio oinarri hori PFEZko arauen arabera kalkulatutako da.

Aukerako araubidea aplikatzeko eskabideari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:

  • Zerga egoitzaren ziurtagiria, atzerriko zerga agintaritzak emana.

  • Espainian lortutako errenten aitorpena.

  • Zergaldian jasandako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kargaren frogagiriak.

Agiriren bat Espainian ofizialak diren hizkuntzetako bat ez beste batean idatzita badago, itzulpena aurkeztu behar da.

Establezimendu iraunkorra edukitzeak esan nahi du zergadunak negozio egoitza finkoa daukala Espainian (kasu honetan Araban) eta bertatik egiten dela zuzendaritza lan efektiboa edo ekoizpen-lana (zuzendaritza egoitzak, sukurtsalak. bulegoak, fabrikak, lantegiak, meatzeak, …), edo bertan daudela enpresaren biltegiak edo salmenta puntuak.

Establezimendu iraunkorrari egozten zaio errenta guztia zergapetuko da; ordainketa betebehar pertsonalaren bidezko subjektu pasiboek bezalatsu egin behar da.

Zergaldia establezimendu iraunkorrak aitortutako ekitaldi ekonomikoa bera izango da; ezin da izan hamabi hilabete baino luzeagoa Beste bat aitortu ezean, zergaldia urte naturala izango da.

Autolikidazioa zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilen ondoko hogeita bost egun naturaleko epealdian aurkeztu behar da.

Gainera, egoiliarra ez den entitate baten establezimendu iraunkorrek lortutako errentak atzerrira transferitzen direnean, ehuneko 20ko karga osagarria ezarriko zaie establezimendu iraunkorraren errenten kargura transferitutako zenbatekoei.

Karga osagarri horren autolikidazioa eta ordainketa establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentetarako ezarritako moduan egingo dira, eta epealdi beretan (ikus 11. galdera).

Hona errenta hauei ezin zaie aplikatu karga osagarria:

  • a) Zerga egoitza Europar Batasuneko beste estatu batean daukaten entitateek Arabako lurraldean establezimendu egonkorren bidez lortzen dituzten errentei.
  • b) Zerga egoitza Espainiarekin zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena sinatuta daukan estatu batean daukaten entitateek Arabako lurraldean establezimendu egonkorren bidez lortzen dituzten errentei, baldin eta estatu horretan kontrakoa ez bada ezartzen eta elkarrekiko tratamendua badago.

Ez-egoiliar batek Espainian establezimendu iraunkorrik gabe etekinak eta ondare irabaziak lortzen baditu, sortzapen bakoitza (guztirakoa zein partziala) bereiz kargatzen du ez-egoiliarren errentaren gaineko zergak, eta ez dago haiek elkarrekin konpentsatzerik.

Beraz, tributazioa honela egin behar da:

  • a) Ez-egoiliar guztiei arau berak aplikatzen zaizkie, izaera juridikoa kontuan hartu gabe (pertsona fisikoak eta juridikoak bereiztu gabe).
  • b) Eragiketak banaka kargatzen dira; beraz, ez dago errenta positiboak negatiboekin konpentsatzerik; zerga zorra ez da egun bakar batean sortzen.
  • c) Zerga oinarria errenta motaren arabera kalkulatzen da, eta kontuan hartzen da zerga egoitza Europar Batasuneko estatu batean edo zerga informazioa trukatzen den Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean dagoen ala ez.
  • d) Zerga oinarriaren araberako kuota osoa kalkulatzeko, errentaren sorburuari dagokion karga tasa aplikatzen da, eta kontuan hartzen da zergadunaren zerga egoitza Europar Batasuneko estatu batean edo zerga informazioa trukatzen den Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean dagoen ala ez. 
  • e) Zerga zorra kalkulatzean honako kenkari hauek baino ezin dira aplikatu: dohaintzen kenkaria (PFEZaren Foru Araua) eta atxikipenak eta konturako sarrerak.
  • f) Zergaren sortzapena lortutako errenten izaeraren arabera ezartzen da.

Zerga oinarria errenta motaren arabera kalkulatzen da.

Oro har, halako errenten zerga oinarria zenbateko osoa da, gastuak kendu gabe; salbuespena: jarduera ekonomiko batzuetan langileria gastuak, materialen gastuak eta horniduren gastuak ken daitezke.

Ondare irabaziak kalkulatzeko, lurralde erkidean ordaindu behar pertsonala duten subjektu pasiboentzat ezarritako arauak aplikatu behar dira.

2015eko urtarrilaren 1az geroko ondorioekin, zergadunaren egoitza zergen arloko informazioa trukatzen den Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu batean badago, honako arau berezi hauek aplikatuko dira:

 

1. Establezimendu iraunkorrik gabe lortzen diren etekinen zerga oinarria kalkulatzeko, PFEZen Legean ezartzen diren gastuak kendua ahal izango dira, baldin eta zergadunak frogatzen badu gastuok zuzenean lotuta daudela Espainian lortutako etekinekin eta lotura ekonomiko zuen eta estua dutela Espainian egiten den jarduerarekin.

 

2. Ondare irabazien zerga oinarria kalkulatzeko honako arau hauek aplikatuko zaizkio ondarean gertatzen den aldaketa bakoitzari: PFEZen Legearen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezartzen diren arauak eta X. tituluaren 6. atalean (94.1.a artikuluaren bigarren paragrafoa alde batera utzita) ezartzen diren arauak.

  • Etekinak

  • Tasa (%)

Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak

Oro har

% 24

 

Egoitza zergen arloko informazioa trukatzeko hitzarmena sinatutako EBko edo EEEko estatu batean dutenen karga tasa orokorra

% 19

Pentsioak eta hartzeko pasiboak

Eskalako tartearen arabera

 8 – 30 – 40

Zerbitzuak Espainiaren atzerriko misio diplomatikoetan kontsul ordezkaritzetan

8

Berraseguru eragiketen ondoriozko etekinak

1,5

Itsas edo aire nabigazioko erakundeak

4

  • Entitateen funtsetako partaidetzek sortzen dituzten dibidenduak eta bestelako etekinak.

  • Norberaren kapitalak hirugarrenei lagata lortzen diren interesak eta bestelako etekinak.

  • Ondare elementuak eskualdatuta agerian jartzen diren ondare irabaziak.

 % 19

Atzerriko boladako langileek aldi baterako kontratuarekin lortutako lanaren etekinak

2

 

Zerga zorra kalkulatzeko, honako kenkari hauek aplika daitezke:

  • Emarien kenkariak (PFEZi buruzko Foru Araua)

  • Zergadunaren errentei aplikatutako atxikipenak eta konturako sarrerak.

Karga tasak Espainiako legerian errenta mota guztietarako orokorrean ezarritakoak dira. Zergadunaren egoitza Espainiak zergapetze bikoitza saihesteko ituna sinatuta daukan herrialde batean badago, itunean ezarritakoa hartu behar da aintzat. Baldin eta itun horren arabera errentak Espainian zergapetzen ez badira, edo karga tasa txikiagoa aplikatzen bazaie, egoitza Espainian ez daukan zergadunak, aitorpena aurkeztean, frogatu behar du zerga egoitza Espainiak ituna sinatuta daukan herrialde batean daukala, hango zerga agintariek emandako ziurtagiria aurkeztuta. Itun batzuetan, errenta mota jakin batzuetarako berariazko formulario ofizialak daude subjektu pasiboaren zerga egoitza ziurtatzeko.

Zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenak (2022-03-07).

Taula honetan zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmena sinatuta duten herrialdeen zerrenda alfabetikoa dago:

 

HITZARMENAK

BOEn ARGITARATU

OHAR TRUKEAK ETA ADISKIDETASUNEZKO AKORDIOAK

AGINDUAK ETA FORMULARIOAK

Albania

2011-03-15

 

 

Alemania (hitzarmena eta protokoloa)

1968-04-08 

2012-07-30

2012-10-03 

1975-12-04  1978-01-17 

Erantsitako formularioak 

Andorra

2015-12-07

 

 

Saudi Arabia

2008-07-14

 

 

Aljeria

2005-07-22

 

 

Argentina (hitzarmena eta protokoloa)

1994-09-09 2014-01-14

 

 

Armenia

2012-04-17

 

 

Australia

1992-12-29

 

 

Austria (hitzarmena eta protokoloa)

1968-01-06 

1995-10-02 

 

1971-04-29

Azerbaijan

2020-11-06

 

 

Bahrein 2013-11-28    

Barbados

2011-09-14

 

 

Belgika (hitzarmena eta protokoloak)

2003-07-04 2018-05-23

2018-08-02

 

Erantsitako formularioak

Bielorrusia

2021-03-02

 

 

Bolivia

1998-12-10

 

 

Bosnia-herzegovina

2010-11-05

 

 

Brasil

1975-12-31 

2003-10-02 

 

Bulgaria

1991-07-12 

 

 

Kanada (hitzarmena eta protokoloa)

1981-02-06

2015-10-08

 

 

Qatar

2017-12-15

 

 

Cabo Verde

2020-12-02

 

 

Txekia

1981-07-14

 

 

Txile

2004-02-02

 

 

Txina

1992-06-25

 

 

Zipre

2014-05-26

 

 

Kolonbia

2008-10-28

 

 

Hego Korea

1994-12-15

 

 

Costa Rica

2011-01-01

 

 

Kroazia

2006-05-23

 

 

Kuba

2001-01-10

 

 

Danimarka (hitzarmena eta protokoloa)

1974-01-28

2000-05-17

2008-11-19

 

1979-01-05

Erantsitako formularioak 

Ekuador

1993-05-05

 

 

AEB (hitzarmena eta protokoloa)

1990-12-22

2019-10-23

2009-08-13

 

Egipto

2006-07-11

 

 

Arabiar Emirerri Batuak

2007-01-23

 

 

Eslovakia

1981-07-14

 

 

Eslovenia

2002-06-28

 

 

Estonia

2005-02-03

2016-06-14

 

Filipinak

1994-12-15

 

 

Finlandia (berriz negoziatua)

1968-12-11

2018-05-29

1974-04-24 1992-07-28

 

Frantzia (berriz negoziatua)

1997-06-12

1999-10-29

2009-08-06

1978-09-06

Georgia

2011-06-01

 

 

Grezia

2002-10-02

 

 

Hong Kong 2012-04-14    

Herbehereak

1972-10-16

 

 

Hungaria

1987-11-24

 

 

India (hitzarmena eta protokoloa)

1995-02-07

2020-07-09

 

 

Indonesia

2000-01-14

 

 

Iran

2006-10-02

 

 

Irlanda

1994-12-27

 

 

Islandia

2002-10-18

 

 

Israel

2001-01-10

 

 

Italia

1980-12-22

 

 

Jamaika

2009-05-12

 

 

Japonia

1974-12-02

2021-02-26

 

 

Kazakhstan

2011-06-03

 

 

Kuwait

2013-06-05

 

 

Letonia

2005-01-10

 

 

Lituania

2004-02-02

 

 

Luxemburgo (hitzarmena eta protokoloa)

1987-08-04

2010-05-31

 

 

Mazedonia

2006-01-03

 

 

Malaysia

2008-02-13

 

 

Malta

2006-09-07

 

 

Maroko

1985-05-22

2016-07-15

 

Mexiko (protokoloa)

1994-10-27

2017-07-07

 

 

Moldavia

2009-04-11

 

 

Montenegro 2014-06-24    
Namibia 2005-02-04    

Nigeria

2015-04-13

 

 

Norvegia (berriz negoziatua)

2001-01-10

 

 

Zeelanda Berria

2006-10-11

 

 

Oman

2015-09-08

 

 

Países Bajos 1972-10-16
2021-12-17
   

Pakistan

2011-05-16

 

 

Panama

2011-07-04

 

 

Paraguay 2022-11-07    

Polonia

1982-06-15

 

 

Portugal (berriz negoziatua)

1995-11-07

 

1973-07-14

Erresuma Batua (berriz negoziatua)

1976-11-18

2014-05-15

1995-05-25

2014-08-28

1977-10-11

Erantsitako formularioak

Dominikar Errepublika

2014-07-02

 

 

Errumania (berriz negoziatua)

1980-10-02
202-12-03

 

 

Errusiako Federazioa

2000-07-06

 

 

El Salvador

2009-06-05

 

 

Senegal

2014-12-29

 

 

Serbia

2010-01-25

 

 

Singapur

2012-01-11

 

 

Siria 2008-05-08    

Hegoafrika

2008-02-15

 

 

Suedia

1977-01-22

 

1980-03-01

Erantsitako formularioak 

Suitza (hitzarmena eta protokoloak)

1967-03-03

2007-03-27

2013-06-11

 

 

1968-11-26

Thailandia

1998-10-09

 

 

Timor Oriental 2000-01-14    

Trinidad eta Tobago

2009-12-08

 

 

Tunisia

1987-03-03

 

 

Turkia

2004-01-19

 

 

Ucrania 2021-02-19    

SESB ohiko estatuak (Errusia ez beste guztiak)

1986-09-22

2010-06-23 (Espainia eta Armenia)

2010-06-23 (Espainia eta Azerbaijan)

2010-06-23 (Espainia eta Georgia)

2010-06-23 (Espainia eta Kazakhstan)

2010-06-23 (Espainia eta Moldavia)

2010-10-11

 

Uruguai

2011-04-12

 

 

Uzbekistan

2015-09-10

 

 

Venezuela

2004-06-15

 

 

Vietnam

2006-01-10

 

 

 

Ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrik gabe 2022ko urtarrilaren 1az gero lortutako errentak aitortzeko ereduak aurkezteko modua aldatu dugu.

 


210A eredua:

      Honako hauek bereizita aitortzeko erabiliko da:

  • Ondasun higiezinen ondoriozko ondare irabaziak (“Zerga oinarria zehaztea” atalean 210H laukia klikatu behar da).

  • Egotzitako higiezinen errentak (210I laukia).

  • Denetariko etekinen gaineko atxikipenak itzultzea (210R laukia).

Egotzitako higiezinen errenten (210I laukia) zerga oinarria zehaztea dela-eta, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren araudiarekin bat etorriz, egoiliar ez den zergadun batek, pertsona fisikoak, ondasun higiezina badauka Arabako lurraldean, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren karga jasango du ondasun higiezin horri egotzitako errentarengatik.

 

Halako kasuetan, Espainiako lurraldean dagoen hiri lurreko ondasun higiezin bati egotzitako errentaren zerga oinarria kalkulatzeko lurralde erkidean indarrean dagoen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudia aplikatu behar da.

 

Horrenbestez, errenta modura zenbatu behar da ondasunaren katastro balioari dagokion ehunekoa aplikatzearen emaitzako kopurua (katastro balioa ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria agertzen da).

 

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako errentak:

 

•  Ondasun higiezinaren katastro balioa berraztertu edo aldatu bada eta aribideko zergaldian edo aurreko hamar zergaldietako batean jarri bada indarrean..............................................% 1,1    

•   Gainerako higiezinak............................................................% 2

 

      Aurrean aipatutako zerga oinarriaren gaineko karga ordaindu behar da, gasturik batere kendu gabe.

      Ondasun higiezinaren eskualdaketaren (210H laukia) zerga oinarria zehazteko Arabako foru araua gabe PFEZen Legearen araudia aplikatu behar denez gero, eskuraketa prezioari ez zaio aplikatu behar eguneratze koefizienterik.

210 eredua:

      Honako hauek bereizita aitortzeko erabiliko da:

  • Ondasun higiezinen ondoriozkoak ez diren ondare irabaziak (“Zerga oinarria zehaztea” atalean 210G laukia klikatu behar da).

  • Kuota positiboa edo zero duten etekin guztiak, 210A ereduan aurkeztu behar direnak ez beste guztiak (210R laukia zerga oinarria zehazteko).

      Atxikipenak ondo egin zaizkien subjektu pasiboek ez dute aurkeztu behar eredua.

Autolikidazio batean errenta bat bakarrik aitortu daiteke. Bat baino gehiago lortuz gero, bakoitza 210A edo 210 eredu batean aitortu behar da. Hala ere, autolikidazio eredu bat zergadun baten hainbat errenta batera aitortzeko erabil daiteke, baldintza hauek betez gero: errenta guztiak mota berekoak izan behar dira (kode bera), bai eta ordaintzaile berak emanak ere, eta karga tasa bera aplikatu behar zaie. Gainera, errentak ondasun edo eskubideen ondoriozkoak badira, denak izan behar dira ondasun edo eskubide beraren ondoriozkoak.

 

210R eredua

Eredu hau entitate ez-egoiliarren baloreak gordailatzen dituzten entitateek aurkeztu behar dute atxikipenak itzultzeko eskatzeko.

Zerga Sarrerak Kudeatzeko Zerbitzuaren baimena duten entitateek baino ezin dute aurkeztu.

Ohar garrantzitsua: Eredu honek ez dauka loturarik 210A eta 210 ereduetako 210R laukiarekin (zerga oinarria).

 

Aurkezteko epealdiak:

  • Ondasun higiezinak eskualdatuta lortutako errentak. Ondasun higiezinak eskualdatuta errentarik lortuz gero, hiru hilabeteko epealdia egongo da autolikidazioa aurkezteko, likidazioaren emaitza gorabehera, ondasun higiezina eskualdatu denetik hilabete igarotakoan zenbatzen hasita.

  • Ondasun higiezinei egotzitako errenta: sortzapen egunaren (abenduaren 31) ondoko egutegiko urtea.

  • Emaitza dirua sartu beharra edo zero kuota den gainerako errentak: hiruhileko batean sortutako errentena hurrengo hiruhilekoko lehen hogeita bost egunetan.

  • Itzultzeko eskaera duten gainerako errentak: Bost urte daude aurkezteko itzulketa eragiten duten atxikipenen eta konturako sarreren autolikidaziorako eta sarrerarako epealdia amaitzen denetik. Bost urteko epealdi hori autolikidazio guztiei aplikatuko zaie, itzulketa zerk eragiten duen kontuan hartu gabe (estatu barruko arautegiak edo zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen batek); hitzarmena garatzen duen aginduak epealdi laburragoa finkatzen duen kasuetan ere aplikatuko da. Autolikidazioa aurkezteko epealdia amaitutzat joko da aurkezten denean.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

291 eredua:

Urteko aitorpen informatiboa, Espainiako Bankuak eta atzerriko transakzio ekonomikoen araudian aipatzen diren entitate erregistratuek aurkeztu beharrekoa ez-egoiliarrek establezimendu iraunkorrik gabe lortzen dituzten etekinen kontu emateko.

Aurkezteko epealdia:

Urtarrilaren 1etik otsailaren 10era arte, aurreko urte naturalean lortutako etekinak aitortzeko.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

 

216 eredua:

Eredu honen bidez establezimendu iraunkorrik gabe ari diren ez-egoiliarrei ordaindutako kopuruei aplikatutako atxikipenak sartzen dira. Salbuespena: ez-egoiliarrek saldutako ondasun higiezinen kopuruak.

Aurkezteko epealdiak:

  • Hiru hileko aitorpena: Apirileko, uztaileko, urriko eta urtarrileko lehen hogeita bost egunetan, urtean urteko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhilekoak direla-eta atxiki beharreko zenbatekoei eta egin beharreko konturako diru sarrerei dagokienez.
  • Hileko aitorpena: Hileko aitorpenaldia amaitu ondoko hileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan; salbuespena: uztaileko aitorpena abuztuan eta iraileko egutegiko lehen hamar egunetan aurkez daiteke.

Epealdia larunbat edo egun baliogabe batean bukatzen bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatu ahal izango da.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

 

296 eredua:

Urteko laburpenaren aitorpen informatiboa: zergapekoak establezimendu iraunkorrik gabe ari diren zergadun ez-egoiliarrei ordaindutako kopuruak eta aplikatutako atxikipenak. Laburpena 216 ereduko autolikidazioei dagokie.

Aurkezteko epealdiak:

Etekinak lortzen diren urtearen ondoko urteko urtarrila.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

 

Salbuespena: Inbertsio kolektiboko entitateen tituluak eskualdatzea edo itzultzea.

Entitate horien kapitalean edo ondarean akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzulketa egitearen ondoriozko errenta edo ondare irabazien kasuan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenen edo konturako diru sarreren aitorpena (2000ko urtarrilaren 1era arte, bakarrik establezimendu iraunkorrentzat) 117 ereduaren eta urteko laburpenaren 187 ereduaren bidez egiten da.

211 eredua:

Eredu hau aurkeztu behar dute Araban dagoen ondasun higiezin bat establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliar bati eskuratzen dioten pertsona fisikoek eta juridikoek, egoiliarrek zein egoiliar ez direnek.

Eskuratzaile horiek itundutako kontraprestazioaren % 3 atxiki eta sartu behar dute, edo bidezko konturako sarrera egin, egoiliar ez denak ordaindu beharko duen zerga zorraren konturako ordainketa gisa.

 

Aurkezteko epealdiak:

Hilabete higiezina eskualdatzen den egunetik.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

 

213 eredua:

Eredu hau entitate ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia aitortzeko eta ordaintzeko erabili behar da.

Karga berezia jasaten dute egoitza zerga paradisutzat jotzen den herrialde edo lurralde batean duten entitateek, baldin eta Araban, edozein titulu dela medio, ondasun higiezinak eta haiek gozatzeko eskubide errealak badituzte.

Karga tasa: % 3.

Aurkezteko epealdiak:

Urte bateko abenduaren 31n sortutako urteko kargaren eredua hurrengo urteko urtarrilean aurkeztu behar da.

Aurkezteko modua:

Modu telematikoan nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.araba.eus).

Salbuespenez, harik eta modu telematikoan aurkezteko aukera abian ipini arte, 213 eredua paperean aurkeztuko da. Arabako Foru Aldundiaren web orrian eskuratu daiteke: www.araba.eus.

2014ko urtarrilaren 1az geroztik kargatik salbuetsita dauden erakundeak eta entitateak:

Estatuak, atzerriko erakunde publikoak eta nazioarteko erakundeak.

b) Higiezinen edukitze hutsaren edo errentamenduaren bestelako ustiapen ekonomikoak egiten dituzten entitateak.

c) Ofizialki onartutako bigarren mailako balore merkatuetan kotizatzen duten sozietateak.