Zerga ziurtagirien eskaerak
Zerga ziurtagiriak eskatzea
Foru Ogasunari zerga ziurtagiri hauek eska diezazkiokezu interneten bidez:
- Ogasunarekin zerga betebeharrak egunean dituzula egiaztatzen duten ziurtagiriak (azpikontratistak, zerga egoera, dirulaguntzak, herri administrazioen kontratuak).
- Landa edo hiri ondasun higiezinei, jarduera ekonomikoen gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak.
- Errolda egoeraren ziurtagiriak.
Ziurtagiri digitalik ez duzu?
Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikora sartzeko aukera emango dizun BAK gakoaz izapideak modu telematikoan egin ditzakezu.
Ziurtagiriak eskatzeko beste modu batzuk
Ziurtagiri elektronikorik eduki beharrik izan gabe, galdetegi bat bete besterik ez duzu egin behar, eta ziurtagiria etxean jasoko duzu 2-3 lanegunetan.
Hauetako bat sartu behar duzu: NANa/AIZa, aitorpenaren emaitza edo banku kontu baten azken digituak.
Egoitza Elektronikoaren bidez eskatzera behartuta dauden pertsona fisikoentzat bakarrik.
- Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiriak eskatzeko:
- Informazio fiskaleko telefonoan: 945 181 555
- 002 eredua betez, eskatzailearen IFZren fotokopiarekin batera, hacienda@araba.eus helbidera posta elektronikoz bidaliz edo Ogasun bulegoetan aurkeztuz (hitzordua eskatuta).
- Ziurtagiria postaz bidaliko da interesdunaren helbide fiskalera.
- Informazio gehiago >