Zerbitzu digital jakinen gaineko zerga
Zerbitzu digital jakinen gaineko zerga
Zerbitzu digital jakinen gaineko zerga zeharkako zerga da, eta zerga aplikatzen den lurraldean dauden erabiltzaileen esku hartzea duten zerbitzu digital jakin batzuen prestazioak zergapetzen ditu, 3/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuan aurreikusitako moduan eta baldintzetan.
Zergadunek, helbide fiskala edozein tokitan dutela ere, Arabako Foru Aldundiari ordaindu behar dizkiote zergak, Arabako Lurralde Historikoan emandako zergapeko zerbitzu digitalen bolumenaren proportzioan.
Zerbitzu digitalen prestazioak Araban egindakotzat hartuko dira erabiltzaileak leku horretan daudenean, 3/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuan jasotako kokapen arauen arabera.
Oharra:
Zergaren autolikidazioak Arabako Foru Aldundian aurkezteko, lehenik eta behin, 2022ko 2. hiruhilekoari dagozkion autolikidazioak aurkeztu behar dira uztailaren 1etik 25era bitartean.
Aldez aurretik, Arabako Foru Aldundiko zergadunen erroldan alta ematea izapidetu beharko da, eta, zerga ordezkariaren bitartez jardun nahi bada, ordezkaritza zerrenda Borondatezko Ordezkarien Erregistroan erregistratu beharko da.
3/2022 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Foru Gobernuaren Kontseiluarena, maiatzaren 12koa. Onestea zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zerga.