Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga

Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga zeharkakoa da eta hiru modalitate ditu:

  • Kostu bidezko ondare eskualdaketak: kostu bidezko eskualdaketen kasuan aplikatzen da (prezio bidez). Esaterako, ondasun higigarri edo higiezin baten salerosketa. Baita beste eragiketa batzuetan ere, hala nola eskubide errealak eratzea (gozamena), errentamenduak egitea edo administrazio kontzesioak egitea.

  • Sozietate eragiketak: pertsona juridikoek eginiko zenbait egintzari aplikatzen zaio (esaterako, merkataritza sozietate bat eratzea edo haren kapitala handitzea)

  • Egintza juridiko dokumentatuak: notario agiriak formalizatu behar direnean aplikatzen da (notario baten aurrean emaniko eskriturak, aktak eta testigantzak); baita merkataritza agiriak (batez ere kanbio letrak) eta administrazio agiriak (prebentzio idatzoharrak erregistro publikoetan) formalizatu behar direnean ere.

Modalitateen arteko bateragarritasuna:

Hiru modalitateak bateragarriak dira. Baldin eta egintza bat sozietate eragiketetara loturik badago ez dago loturik kostu bidezko ondare eskualdaketei, eta era berean, egintza juridiko dokumentatuen karga aplikatzeko beharrezkoa da kasuan kasuko egintza ez egotea lotuta beste bi modalitateei (salbu eta azken modalitate horren azkeneko kuota finkoa, kasu horretan bada bateragarria-eta beste bi modalitateekin).

BEZarekin daukan bateragarritasuna:

Oro har, ez da aplikatzen “kostu bidezko ondare eskualdaketak” modalitatea baldin eta eragiketa egiten bada enpresa buru edo profesional batekin bere enpresa jarduera edo jarduera profesionala egiten ari denean, eta hortaz, BEZari lotuta dagoenean.

Arau horren salbuespen garrantzitsua da BEZaren subjektu pasiboek zerga horretatik salbuetsita dauden ondasun higiezinen bigarren eskualdaketak egitea (enpresaburuek higiezinak saltzea baldin eta ez badira haien sustatzaileak), salbu eta uko egiten bazaio salbuespenari.

2020ko irailaren 1etik aurrera, Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioak Arabako Foru Aldundiaren Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak garatutako laguntza programa erabiliz egin beharko dira nahitaez.

 

Salbuespen gisa, partikularren artean mailegu pertsonalak eratzeari dagozkion autolikidazioak egiteko, pdf formatu betegarrian dagoen 600P eredua erabili ahal izango da.

600P Mailegu pertsonalak

 

(334/2020 Foru Agindua, uztailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 13ko 661/2018 Foru Agindua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazio ereduak onesten dituena eta eredu horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena)

Hauexek dira zerga horrekin loturiko ereduak:

  • 600U Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Hiri ondasun higiezinak.

  • 600R Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Landa higiezinak.

  • 600M Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Ondasun higigarrian eta eskubideak.

  • 600P Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Maileguak, bermeak eta higiezinen errentamenduak.

  • 600S Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Sozietate eragiketak.

  • 630 Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Merkataritza agiriak eta prebentzio idatzoharrak.

  • 620TV Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa – Ibilgailu erabilien eskualdaketa 

Eredu bakoitza aurkezteko modalitateei, epeei eta agiriei buruzko informazio gehiago Ondare eskualdaketei buruzko zergaren izapidean. 

 

11/2003 Foru Araua, martxoaren 31koa, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarena. 

Diputatuen Kontseiluaren 66/2003 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren arautegia onesten duena. 

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren azaroaren 13ko 661/2018 Foru Agindua. Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazio ereduak onestea eta eredu horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzea.‎

334/2020 Foru Agindua, uztailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 13ko 661/2018 Foru Agindua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazio ereduak onesten dituena eta eredu horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena.

1.- Telematikoa, profesional baimenduentzat:

2.- Presentziala: Autolikidazioak laguntza programaren bidez egin behar dira nahitaez. Salbuespen gisa, partikularren artean mailegu pertsonalak eratzeari dagozkion autolikidazioak egiteko, pdf formatu betegarrian dagoen 600P eredua erabili ahal izango da.
600P Mailegu pertsonalak

3.- Ibilgailu erabilien eskualdaketa