Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga

Zabortegietan hondakinak uztearen, hondakinak erraustearen eta batera erraustearen gaineko zerga zeharkako tributu bat da, honako hauek zergapetzen dituena: zabortegietan hondakinak entregatzea ezabatuak izateko, errausteko instalazioetan hondakinak entregatzea ezabatuak edo haien balorizazio energetikoa egiteko edo hondakinak batera errausteko instalazioetan hondakinak entregatzea ezabatuak izateko edo haien balorizazio energetikoa egiteko

Zergadunak

Zergadunak dira pertsona fisiko edo juridikoak eta Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren erakundeak, baldin eta hondakinen entrega egiten badute.

Zergadunen ordezkoak dira Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorraren 35. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta entitateak, baldin eta zabortegiak, hondakinak errausteko edo batera errausteko instalazioak kudeatzen badituzte eta hondakinak entregatzen dituztenak ez badira.

Araudia

  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 294/2023 Foru Agindua, maiatzaren 5ekoa, 593 eredua onesten duena (“Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko Zerga. Autolikidazioa”), eta arautzen duena nola inskribatu behar diren lurralde erregistroan hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zergaren zergapekoak.

  • 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

Zergarekin loturiko izapideak

593 eredua. Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa.