IFZ lortzea
IFZ lortzea
Pertsona fisikoen, pertsona juridikoen eta gainerako erakundeen IFZk Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuak ematen ditu.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- 14 urte baino gutxiago dituen pertsona fisikoaren legezko ordezkariak 009 errolda eredua aurkeztu beharko du beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduak eskatzen duen dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13koa, 19. zk.)
- Espainiako estatuan bizi ez eta AIZ eskuratzeko betebeharrik ez duen pertsona fisikoak 006 errolda eredua aurkeztu beharko du beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduan eskatzen den dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13a, 19. zk.)
- Pertsona juridikoek, sozietate zibilek, ondasun erkidegoek, jabeen erkidegoek eta gainerako entitateek 036 edo 037 errolda eredua aurkeztu beharko dute beteta, urtarrilaren 28ko 41/2009 Foru Aginduak eskatzen duen dokumentazioarekin batera (ALHAO, 2009ko otsailaren 13koa, 19. zk.). Kasu honetan, IFZ eskatzeko beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua eskatzea.
Erakunde horiek hitzordua eskatu behar dute IFZ eskuratzeko.
Ezeztatutako eta birgaitutako IFZen zerrenda
Araudia
Diputatuen Kontseiluaren 71/2008 Foru Dekretua, uztailaren 8koa, identifikazio fiskaleko zenbakiari dagozkion betebeharrak arautzen dituena. ALHAO, 33 zk., 2008/08/04koa.
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 41/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 28koa, onartzen dituena identifikazio fiskaleko zenbakiaren esleipen, aldaketa edo baja eskatzeko eredua eta egiaztapen agiriaren eredua. ALHAO, 19. zk., 2009/02/13koa.
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 160/2011 Foru Agindua, martxoaren 8koa, aldatzen duena 41/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 28koa. ALHAO, 33. zk., 2011/03/18koa.
Diputatuen Kontseiluaren 7/2012 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, aldatzen duena 71/2008 Foru Dekretua, uztailaren 8koa. ALHAO, 24. zk., 2012/02/27koa.
Foru Gobernu Kontseiluaren 59/2018 Foru Dekretua, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako zerga sistemako zenbait arautegitan aldaketak egiteari. ALHAO, 140. zk., 2018/12/05ekoa.
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2023 Foru Dekretua abenduaren 19koa. Onespena ematea honako hauek aldatzeari: 3/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Zergadunen Errolda eta horren inguruko betebeharrak arautzen dituena; 71/2008 Foru Dekretua, uztailaren 8koa, identifikazio fiskaleko zenbakiaren inguruko betebeharrak eta haren osaera arautzen dituena, eta 111/2008 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez arautzen baita kontuen, eragiketen eta finantza aktiboen eta atzerrian dauden ondasun eta eskubideen berri emateko beharra.