Jarduera ekonomikoak
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga
Jarduera ekonomiko bat (enpresakoa, profesionala edo artistikoa) egiteko asmoa duten pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta mota orotako erakundeak behartuta daude dagokien Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafean alta ematera.
Gehiago informazio:
Zer izapide egin behar da zergadunen erroldan jarduera ekonomiko baten alta, baja edo aldaketa formalizatzeko?
IFZren eskaera - Zergapekoek beren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar dute Arabako Foru Ogasunari aurkezten dizkioten autolikidazio, aitorpen, berriemate eta idazki guztietan.
Zentsu aitorpena – 037 zentsu eredua aurkeztu beharko da zergadunen zentsuan alta, aldaketa edo baja jakinarazteko
Jardueraren alta, baja edo aldaketaren aitorpena Udalean. Euren kontura edozein jarduera enpresarial, profesional nahiz artistiko egiten duten pertsona fisikoak, behartuta daude jarduera ekonomikoen gaineko zergan euren jarduerarako alta (ordainketatik salbuetsita egon zein ez), baja edo aldaketaren aitorpena aurkeztera, 840, 841, 842, 848 ereduen bitartez
IKUS EREDUAK 840, 841, 842, 848
IFZren eskaera - Sozietate zibilek eta ondasun erkidegoek beren identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar dute Arabako Foru Ogasunari aurkezten dizkioten autolikidazio, aitorpen, berriemate eta idazki guztietan
Zentsu aitorpena: 037 zentsu eredua aurkeztu beharko da zergadunen zentsuan alta, aldaketa edo baja jakinarazteko
Jardueraren alta, baja edo aldaketaren aitorpena Udalean. Euren kontura edozein jarduera enpresarial nahiz artistiko egiten duten sozietate zibilak eta ondasun erkidegoak, behartuta daude jarduera ekonomikoen gaineko zergan euren jarduerarako alta (ordainketatik salbuetsita egon zein ez), baja edo aldaketaren aitorpena aurkeztera, 840, 841, 842, 848 ereduen bitartez
IKUS EREDUAK 840, 841, 842, 848
IFZren eskaera – Aurretiko hitzorduaren bidez, Ogasunak zehazten duen egunean eta orduan Gasteizen dauzkan bulegoetara joan behar da agiri hauekin:
- 036 eredua: laguntza programa erabiliz eta aurkezteko inprimatuz.
- Eraketaren eskritura publikoa: jatorrizkoa eta fotokopia.
- Erakundearen legezko ordezkariaren IFZren fotokopia (zentsu aitorpena sinatzen duenarena) eta ordezkatzeko gaitasunaren frogagiriaren fotokopia
Zentsu aitorpena: 036 zentsu eredua aurkeztu beharko da zergadunen zentsuan alta, aldaketa edo baja jakinarazteko
Jardueraren alta, baja edo aldaketaren aitorpena Udalean. Euren kontura edozein jarduera enpresarial nahiz artistiko egiten duten pertsona juridikoak, behartuta daude jarduera ekonomikoen gaineko zergan euren jarduerarako alta (ordainketatik salbuetsita egon zein ez), baja edo aldaketaren aitorpena aurkeztera, 840, 841, 842, 848 ereduen bitartez
IKUS EREDUAK 840, 841, 842, 848
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko ohiko galderak
2024/03/20an eguneratuak
-
3/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren Foru Arauaren testu bategina onesten duena (ALHAO, 114. zk., 21-10-06).
-
905/1991 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onesten den jarduera ekonomikoen gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauaren arau garapena (ALHAO, 139. zk., 1991-11-29).
-
573/1991 Araugintzako Foru Dekretua, uztailaren 23koa, Diputatuen Kontseiluarena, zeinaren bidez onesten diren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eta horiek aplikatzeko jarraibideak (ALHAO, 88. zk., 1991-07-29).
Zerga Arau Orokorreko 35. artikuluko 3. apartatuko pertsona fisiko eta juridikoek eta erakundeek, beren enpresa jarduera, jarduera profesionala edo artistikoa Arabako Lurralde Historikoan gauzatzen badute, jarduera lokal jakin batean gauzatu ala ez eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.
Jarduera bat enpresa jarduera, jarduera profesional edo jarduera artistikotzat hartuko da produkzio bitartekoak eta giza baliabideak (edo bietakoren bat) norberaren kabuz antolatzen direnean ondasunen edo zerbitzuen produkzioan edo banaketan parte hartzeko asmoarekin.
Kuotak hiru motatakoak izan daitezke:
- Udalenak: Epigrafeetako tarifetan hala agertzen direnak edo, hala agertu ez arren, beste aukerarik ez dagoenean. Udal kuotak dituzten epigrafeak jarduera gauzatzen den lekuko udalaren eskumenekoak dira eta, beraz, horiek izapidetzea dagokion toki administrazioaren eskumena da.
Epigrafeetako tarifetan hala ageri diren guztiak Aldundiak kudeatzen ditu, kudeaketa eta kobrantza batasuna dela eta, baina tokiko zergak dira. Era honetako kuota duten tarifetan, zergadunak adierazi beharko du ea bere jarduera gauzatzeko aukeratutakoa den. Udal kuotekin duten aldea da jarduera lurralde historiko osoan gauzatu daitekeela.
- Estatukoak: epigrafeetako tarifetan hala ageri diren guztiak. Aldundiak kudeatzen ditu, kudeaketa eta kobrantza batasuna dela eta, baina, aurreko kasuan bezala, tokiko zergak dira. Era honetako kuota duten tarifetan, zergadunak adierazi beharko du ea bere jarduera gauzatzeko aukeratutakoa den. Probintziako kuotekin duten aldea da jarduera estatu osoan gauzatu daitekeela.
Besteak beste, subjektu pasibo hauek daude salbuetsita:
- a) Jarduera bati ekiten dioten subjektu pasiboak zergatik salbuetsita daude lehenengo bi zergaldietan.
Honen ondorioetarako, honako kasuetan jarduera ez dela hasi pentsatuko da:
Jarduera lehen beste titulartasun batekin egin bada; halakotzat hartuko dira bategiteak, zatikatzeak eta jarduera arloak eranstea.
Entitatearen % 25 baino gehiago jarduera berean aritu diren enpresen esku badago.
Subjektu pasiboa Merkataritzako Kodeko 42. artikuluarekin bat etorriz eratutako sozietate talde bateko kidea bada; salbuespena: jarduera berria izatea, aurretik taldeko ezein enpresak egin ez duena.
- b) JEZa ordaintzetik salbuetsita daude 1.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena daukaten subjektu pasiboak.
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena establezimendu iraunkorrean dihardutenek soilik aplika dezakete, baldin eta eragiketen bolumena 1.000.000 eurotik beherakoa bada.
2.000.000 eurotik 1.000.000 eurora murriztu du eragiketa bolumenaren zenbatekoaren araberako salbuespena abenduaren 23ko 18/2016 Foru Arauak, zeinak aldatzen baitu uztailaren 19ko 43/1989 Foru Araua, jarduera ekonomikoen gaineko zergarena.
18/2016 Foru Arauaren lehenengo xedapen iragankorrak hobari araubide bat ezartzen du 2017, 2018 eta 2019ko zergaldiei aplikatzekoa, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren eragiketa bolumenarengatik lehendik ere salbuetsita dauden subjektu pasiboentzat, edo 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoren bat hasi duten eta salbuetsita egon daitezkeenentzat, zeinei aldaketaren ondorioz zerga kuota sortuko baitzaie. Subjektu pasibo horiei bai probintziako zergaren bai estatukoaren azken kuotaren hobaria emango zaie: % 75 2017ko ekitaldian, % 50 2018ko ekitaldian, eta % 25 2019ko ekitaldian.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren azken udal kuotaren hobaria emango da, kasu berberetan, aurreko paragrafoan ezarritako mugen barruan eta 2017, 2018 eta 2019ko ekitaldietarako, udalak bere zerga ordenantzan ezarritako ehunekoen arabera.
Nolanahi ere, salbuespen hori aplikatzeko, ezinbestekoa izango da subjektu pasiboek ez izatea zuzenean edo zeharka % 25etik gorako partaidetza eragiketa bolumenari buruz ezarritako betekizuna betetzen ez duten enpresetan.
Eragiketa bolumena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietateen gaineko zergaren peko subjektu pasiboen kasuan edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren peko zergadunen kasuan, izango da zerga horiei dagozkien aitorpenak aurkezteko epea JEZaren betebeharra sortu aurreko urtean amaiturik duten zergaldikoa. Zergen Foru Arau Orokorraren 35. artikuluan aipatzen diren sozietate zibilen eta entitateen eragiketa bolumena izango da JEZaren sortzapenaren aurreko urtearen azken aurreko urtekoa.
Subjektu pasiboaren eragiketen bolumenaren zenbatekoa kalkulatzeko, hark egindako jarduera ekonomikoen multzoa hartuko da kontuan.
Entitatea sozietate talde bateko kidea bada, Merkataritza Kodeko 42. artikuluaren arabera, lehenago aipatutako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari dagozkio.
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunen kasuan, Espainian dauden establezimendu iraunkorren multzoari egotz dakiokeen eragiketa bolumena hartuko da kontuan.
848 eredua aurkeztu behar dute, eragiketen bolumenaren zenbatekoa jakinarazteko, JEZaren subjektu pasiboek, baldin eta PFEZaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak badira eta ez badute azken zerga horien aitorpenik aurkezten Arabako Lurralde Historikoan (390/2003 Foru Agindua, uztailaren 22koa, ALHAO: 97 zk., 2003-08-22).
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eta horiek aplikatzeko jarraibideak onetsi dituen 573/1991 Araugintzako Foru Dekretuan biltzen direnak aplikatuta lortzen dena izango da zerga kuota.
Zergaren tarifetatik ateratzen den kuotari jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen 43/1989 Foru Arauaren 9. eta 10. artikuluetan araututako koefizienteak aplikatu ahal zaizkio.
Laburbilduz, zerga kuota = (epigrafeko kuota + zerga elementuen kuota) x koefizienteak.
Jarduera motaren arabera, eredu bat edo beste erabiliko da. Baina jarduera mota kontuan hartzeaz gain, kuota ere kontuan hartu behar da, ez bete beharreko eredurako, eredu hori jaso eta entregatzeko baizik.
Oro har, udal kuota duen jarduera udalerrian soilik gauzatu daiteke. Probintziako kuota duen jarduera udalerrian gauzatzeaz gain, Arabako Lurralde Historikoan ere gauzatu daiteke, eta jardueraren kuota estatukoa bada, estatu osoan gauzatu daiteke.
Parametro horiek kontuan hartuta, ereduak hauek dira:
- "Enpresa jarduerak": alta, baja eta aldaketen 840 eredua. Inprimaki hori jarduera egiten den udalerriko udalean jaso eta aurkezten da, kuota udalarena bada. Salbuespena: Gasteizko Udalaren kasuan, telematikoki egiten da alta, baja edo aldaketa izapidea, webgunearen bitartez. Jardueraren kuota estatukoa edo probintziakoa baldin bada, Foru Ogasuneko gainerako inprimakiak jasotzen diren leihatila berean jaso behar dira inprimakiak: Ogasuneko eraikineko beheko solairuan, eta Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuko leihatila bakarrean entregatzen dira. Laudioko eta Guardiako bulegoetan ere egin daitezke izapide horiek.
- “Jarduera profesionalak eta artistikoak”: altak, bajak edo aldaketak izapidetzeko erabili beharreko eredua 841 da. Inprimaki hori jarduera egiten den udalerriko udalean jaso eta aurkezten da. Salbuespena: Gasteizko Udalaren kasuan, telematikoki egiten da alta, baja edo aldaketa izapidea, webgunearen bitartez.
- “Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden A eta B motetako jolas makinen jabeak”: altak, bajak edo aldaketak izapidetzeko erabili beharreko eredua 840/1 da. Jardueraren kuota estatukoa edo probintziakoa baldin bada, Foru Ogasuneko gainerako inprimakiak jasotzen diren leihatila berean jaso behar dira inprimakiak: Ogasuneko eraikineko beheko solairuan, eta Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuko leihatila bakarrean entregatzen dira. Laudioko eta Guardiako bulegoetan ere egin daitezke izapide horiek.
-
“Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden A eta B motetako jolas makinen jabeak”: altak, bajak edo aldaketak izapidetzeko erabili beharreko eredua 840/2 da. Foru Ogasuneko gainerako inprimakiak jasotzen diren leihatila berean jaso behar dira inprimakiak: Ogasuneko eraikineko beheko solairuan, eta Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuko leihatila bakarrean entregatzen dira. Laudioko eta Guardiako bulegoetan ere egin daitezke izapide horiek.
Zergaldia urte naturala da, JEZari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauko 12. artikuluaren arabera, salbu eta alta aitorpena egiten denean; kasu horretan, zergaldia jarduerari ekin zaionetik urte naturala amaitu arteko aldia da. Baja aitorpena egiten bada, zergaldia urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkezten den egunera artekoa izango da.
Alta ez badator bat urte naturalaren hasierarekin, kuota proportzioan kalkulatuko da, alta eman zen egunetik abenduaren 31ra arteko egunak zenbatuta.
Bajen kasuan, zergaldia honako hau da: urtarrilaren 1etik bajaren aitorpena aurkezten den egunera arte. Kasu honetan ere kuota proportzioan kalkulatzen da, baina hilabete kopurua hartzen da kontuan: urtarrilaren 1etik baja ematen den hilabetera artekoa; beraz, baja ematen den eguna gorabehera, hilabete osoa hartzen da kontuan kalkuluak egiteko.
Bestalde, kontuan hartu behar da aurreko paragrafoan adierazitakoa ez dela aplikatuko JEZaren altaren eta bajaren artean ez bada 12 hilabeteko epea pasa. Epealdi hori igaro ez bada, baja data abenduaren 31 izango da.
Inprimakiak aurkezteko epealdia: jardueraren alta aurkezteko 10 egun baliodun daude, jarduera hasten denetik; baja aurkezteko, aldiz, hilabeteko epealdia, jardueraren bajatik. Udalari (udal kuota) edo Arabako Foru Aldundiari (probintziako edo estatuko kuota) aurkeztu behar zaizkio.
Hala ere, kontuan hartu beharra dago 10/2015 Foru dekretuak, martxoaren 10ekoak, (2015eko martxoaren 18ko ALHAO, 33. zk.) xedatutakoa; alegia, jarduera ekonomiko batean alta edo baja eman nahi duenak edo egoitza aldatu nahi duenak errolda aitorpena (036 edo 037 eredua) aurkeztu behar dio Arabako Foru Aldundiari jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta, baja edo egoitza aldaketa izapidetu baino lehen.
Bestalde, subjektu pasiboak behartuta daude aitorpena aurkeztera aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoen berri emateko, aldaketa eragin duen arrazoia gertatu denetik hilabeteko epean.
- Udal kuotak dagokion udalean ordaintzen dira eta horiei buruzko informazio guztia udalak emango dizu.
-
Probintziako eta estatuko kuoten ordainagiriak helbideratu egin daitezke. Helbideratzea eskatzeko inprimaki bat bete behar da bankuko datuekin. Inprimakia Foru Aldundiko Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan eskura daiteke.
Probintziako eta estatuko kuotei dagokienez, urteko laugarren hiruhilekoan igortzen ditu ordainagiriak Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuak. Ez dago ezarrita kobrantza egun finkorik: urte batetik bestera aldatzen da. Dena dela, ordainagiriekin batera igortzen diren likidazioetan adierazi ohi da urte horretako kobrantza eguna.
Kuota udalekoa, probintziako edo estatukoa den, zergaren altak eta bajak, aldaketak eta kobrantza eta mota guztietako itzulketak izapidetzeko administrazio eskuduna honako hau izango da:
-
Udal kuoten kasuan, jarduerak egiten diren udalerriko udala.
-
Probintziako kuoten kasuan, Arabako Foru Aldundia, jarduera Araban egiten bada.
-
Estatuko kuoten kasuan, subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza edo zerga egoitza Araban badago, estatuko kuotak Arabako Foru Aldundiak ordainaraziko ditu.