Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia

Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia zeharkako tributu bat da, zeinak plastikoa duten ontzi ez-berrerabilgarrien erabilera kargatzen baitu; ontzi hutsak izan daitezke, bai eta salgaiak barnean eduki eta babesten dituztenak eta salgaiak manipulatu, banatu eta aurkezteko direnak ere.

 

 

Sortzapena eta zergadunak desberdinak dira kontuan hartuta zerga egitatea eremu objektiboko produktuen fabrikazioa, inportazioa, Europar Batasunaren barruko eskurapena edo edukitze irregularra den:

  • Fabrikazioaren kasuan, fabrikatzailea da zergaduna, eta zergaren sortzapena fabrikatutako produktuak Espainiako lurraldean lehen aldiz entregatzean edo eskura jartzean gertatzen da, edo prezio osoa edo haren zati bat kobratzean, baldin eta fabrikatutako produktuak entregatzean edo eskura jartzean ordainketa aurreratuak egiten badira. Entrega edo eskura jartzea egintzat joko da, kontrakoa frogatu ezean, fabrikatutako produktuen izakinetan behetiko aldeak daudela egiaztatzen denean.

  • Europar Batasunaren barruko eskurapenen kasuan, Europar Batasunaren barruko eskuratzailea da zergaduna, eta zergaren sortzapena eskuratzailearentzako garraioa edo bidalketa hasi eta hurrengo hilaren 15ean gertatzen da, edo faktura egiten den unean, lehenago bada.

  • Edukitze irregularraren kasuan, produktuak eduki, merkaturatu, garraiatu edo erabiltzen dituena izango da zergaduna; zergaren sortzapena, berriz, produktuak modu irregularrean sartzen diren unean gertatzen da, edo une horren berri izan ezean, preskribatu gabeko likidazio aldi zaharrenean, salbu eta beste likidazio aldi bati dagokiola frogatzen bada.

Zergadunek Arabako Foru Ogasunean aurkeztu beharko dituzte autolikidazioak:

Zergaren eremu objektiboko produktuen fabrikazioaren kasuan, jarduera garatzen den establezimendua Arabako Lurralde Historikoan dagoenean.

Zergaren eremu objektiboko produktuen Europar Batasunaren barruko eskurapenen kasuan, zergadunaren zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan dagoenean. Europar Batasunaren barruko eskurapenak han ezarrita ez dagoen zergadun batek egiten baditu, ordezkariaren zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badago.

Zergak kargatzen dituen produktuen fabrikatzaileek beren jarduera egiteko erabiltzen duten establezimendua ezarrita dagoen tokian zerga bereziak kudeatzen dituen bulegoari dagokion lurralde erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute.

Zergak kargatzen dituen produktuen Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek eta Espainiako lurraldean ezarrita ez dauden plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren zergadunen ordezkariek beren zerga egoitza dagoen tokian zerga bereziak kudeatzen dituen bulegoari dagokion lurralde erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute.

Lurralde erregistroan inskribatzeko eskaera jarduerari ekin baino lehen aurkeztu beharko da modu elektronikoan Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez.

  • 254/2023 Foru Agindua, apirilaren 18koa.  Honako eredu hauek onestea: 592 «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa»; A22 «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Itzulketa eskaera»; 592C «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Izakinen kontabilitatea»; 592R «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Izakinen erregistro liburua». Horrez gainera, eredu horiek aurkezteko modua eta prozedura ezartzea, eta arautzea nola inskribatu behar diren lurralde erregistroan, nola arteztu behar den kontabilitatea eta nola aurkeztu behar den izakinen erregistro liburua.

  • 2020/2053 (EB, Euratom) Erabakia.

  • 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

  • 592 eredua, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa.
  • 592C eredua, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Izakinen kontabilitatea.
  • 592R eredua, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Izakinen erregistroa.
  • A22 eredua, plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Itzulketa eskaera.