Errolda Ereduak

Errolda ereduak erroldan alta emateko, aldaketak egiteko edo baja emateko dira.

  • Erroldako altaren aitorpena: Arabako Foru Ogasunaren zergadun berriek erabiliko dute (honako kasu hauetan: IFZ eskatzea; enpresa, sozietate zibila edo ondasun erkidegoa eratzea; egoitza Arabako Lurralde Historikora aldatzea edo lurralde horretan hastea jarduera).
  • Erroldako aldaketaren aitorpena: zergetarako axola duen edozein datu aldatzeko baliatuko da (hala nola: egoitza aldatzea Arabako Lurralde Historikoaren barruan edo kanpoan; sozietateen gaineko zergaren araubide bereziak edo BEZaren taldeetako araubideak jakinaraztea; ekonomia jarduerari uztea edo ekonomia jarduera berria hastea).
  • Erroldako bajaren aitorpena: enpresa bat, ondasun erkidego bat edo sozietate zibil bat azkentzen den kasuan erabiliko da, baita pertsona bat hiltzen denean ere. 

009 eredua: Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak

Nork aurkeztu behar du 009 errolda eredua?

Jarduera ekonomikorik ez duten pertsona fisikoek, Arabako Foru Ogasunarekin tributu izaerako edo axolako harremanak dituztenak edo eduki behar dituztenak, IFZ bat edukitzeko betebeharra edukirik.

Zertarako erabiltzen da eredu hau?

  • Alta: Arabako Foru Aldundiaren zergadunen errolda bakarrean ez dauden zergadun berrien alta komunikatzeko eta 14 urtetik beherako adingabeen IFZ eskatzeko.
  • Aldaketa: jakinarazteko Arabako Foru Aldundiaren zergadunen errolda bakarrean jasota daudenen datuen aldaketa (bizilekua edo egoera zibila aldatzen den kasuetan edo familia unitateari dagozkion datuak aldatzen diren kasuetan).
  • Baja: oinordekoek pertsona baten heriotza jakinaraz dezaten.
  • 009 eredua halaber baliatuko da Espainiako lurraldera aldatutako langileen araubide berezia aukeratu dela, uko egin zaiola edo baztertu dela jakinarazteko.

Zer epe dago aurkezteko?

Epea hilabete da, alta, aldaketa edo baja eragiten duen egitatea gertatzen denetik.

036 eredua pertsona juridikoak

Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarra (alta, baja edo aldatu). Sozietateen gaineko Zerga ordaintzen duten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, eta herri administrazioak.

Eredu hau ondokoek erabili behar dute:

  • Egoitza Espainiako lurraldean duten pertsona juridikoek: sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, talde sozietateek, sozietate komanditarioek, eraldaketarako nekazaritza sozietateek, fundazioek, elkarteek, ekonomia intereseko taldeek, kirol taldeek, kirol federazioek, alderdi politikoek, sindikatuek, erakunde erlijiosoek, etab.
  • Sozietateen gaineko Zerga ordaintzen duten nortasun juridikorik gabeko erakundeek: aldi baterako enpresa elkarteek eta denen esku dauden auzo mendien erkidegoek.
  • Herri administrazioek eta gainerako erakundeek: herri administrazioek eta haien menpeko nortasun juridikodun erakundeek eta itun batzarrek.

Aurrean aipatutako zergadunek bi kasutan aurkeztu behar diote errolda eredu hau Bizkaiko Foru Aldundiari:

  • 1. Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan egonez gero.
  • 2. Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan eduki ez eta Arabako Foru Ogasunari zerga baten (ad.: Sozietateen gaineko Zerga, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga) atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena edo autolikidazioa aurkeztu behar izanez gero

Hiru kasutan erabili behar da:

  • Alta aitorpena: aitorpen hau Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean alta emateko aurkeztu behar da. Beraz, eredu hau errolda horretan ez dauden zergadun berrientzat da. Hauexek dira zergadun berriak: eratu berri direnak, egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukiz gero; egoitza Arabako Lurralde Historikoan ez eduki arren, bertan jarduera bati ekiten diotenak (ad.: lan zentro bat ireki).
  • Baja aitorpena: aitorpen hau sozietate edo erakunde bat azkentzen denean aurkeztu behar da; hainbat kasu daude: desegin eta likidatu, xurgapen bidez bat egin, zatiketa osoa, sozietatea likidatu aktibo eta guztiak lagata.
  • Aldaketa aitorpena: zergadunek honelako aitorpena aurkeztu behar dute beren zerga egoera aldatzen duten datu aldaketak egiteko. Adibidez, aldaketa aitorpena aurkeztu behar da zerga egoitza Arabako Lurralde Historikotik irtenez gero.

Beste alde batetik, errolda aitorpenaren bidez identifikazio fiskaleko zenbakia eska daiteke, behin-behinekoa zein behin betikoa, bai eta haren frogagiria ere.

036 errolda eredua hainbat gauzatarako erabil daiteke:

  • Zerga egoitza, sozietatearen egoitza eta jakinarazpenetarako egoitza non dagoen jakinaraz daiteke, legezko ordezkarien berri eman, zergaduna enpresa handia dela (eragiketen bolumena 6.010.121,24 euro baino gehiago), egindako jarduerak zehaztu eta non egiten diren argitu, etab.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) dela eta: aitorpena Arabako Lurralde Historikoan aurkeztu behar dela jakinaraz daiteke, zerga horren ordainketan zein araubide aplikatuko den (orokorra edo berezia) argitu, jarduera bati ekingo zaiola adierazi, Batasuneko Eragileen Erregistroan sartzeko edo baja emateko eskatu, hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzea hautatu eta hautapena ezeztatu, hileko itzulketen erregistroan alta edo baja emateko eskatu, erakunde taldeen araubide bereziaren inguruko datuak adierazi, Batasunaren barruko merkataritzaren araubide berezien berri eman, etab.
  • Sozietateen gaineko Zerga dela eta: aitorpena Arabako Lurralde Historikoan aurkeztu behar dela jakinaraz daiteke, bai eta zerga horren ziozko zatikako ordainketa egin behar dela, atzerriko baloreen edukitzako erakundeen araubidea edo etxebizitzak errentatzen dituzten erakundeentzat ezarritako araubide berezia hautatu dela adierazi, enpresak sustatzeko sozietateen araubidea aplikatzeko eskatu, ABEEen erregistroan inskribatzeko eskatu, irabazteko asmorik gabeko erakundeen araubide berezia hautatu, zerga finkapeneko araubidearen inguruko datuak jakinarazi, etab.
  • Arabako Lurralde Historikoko zerga betebeharren berri emateko erabil daiteke (atxikipenak eta konturako sarrerak aplikatu beharra), eta beste zerga batzuen aitorpenak aurkezteko ere bai (Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga, Aseguru Primen gaineko Zerga, Jokoaren gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga).

Zerga bakoitzaren arautegian eta zerga arautegi orokorrean ezarritako epealdiak gorabehera, errolda aitorpenak ondoko epealdi hauetan aurkeztu behar dira:

Alta aitorpena

Oro har: hilabete eraketa egunetik edo jarduerari ekiten zaionetik

Atxikipenak eta konturako sarrerak: atxikipenak edo konturako sarrerak egin beharra sortu aurretik

Batasuneko Eragileen Erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen.

Aldaketa aitorpena

Oro har: hilabete aitorpena eragiten duena gertatzen denetik

BEZaren araubide bereziak: ondorioak sortu behar dituen urtearen aurreko urteko abendua

Batasuneko Eragileen Erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen

Baja aldaketa Hilabete bidezko erregistro ofizialeko idazpena deuseztatzen denetik.

 

Arabako Foru Ogasunarekiko betebeharrak betetzen izan dituzten zergadunei alta emango zaie ofizioz Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean eredu berriak indarrean jartzen direnean, hau da, 2011ko otsailaren 1ean. Zergadun horien zerga egoera aldatu bada edo Erroldan baja eman behar bazaie, jakinarazi egin beharko da.

 

Zergei buruzko jakinarazpen elektronikoen abisua

Gogoan izan 2020/09/07az geroztik Sozietateen Zergaren gaineko zergadunek edo, hala badagokio, borondatezko ordezkariak zerga komunikatuak eta jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez jaso behar dituztela.

Kontuan izan jakinarazpena zure eskura jartzen denetik 10 egun natural igarotzen badira Egoitza elektronikoko edukira sartu gabe, jakinarazpena baztertu egin dela, eta, ondorioz, legezko ondorio guztietarako jakinarazi dela ulertuko dela. Jakinarazpenak Egoitza elektronikora sartuta kudea ditzakezu.

037 eredua - Jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak eta errenta egozketaren araubidean dauden erakundeak

037 eredua: Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarra (alta, baja edo aldatu). Jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jabeen erkidegoak eta errenta egozketaren araubidean dauden beste erakunde batzuk.

Eredu hau ondokoek erabili behar dute:

  • Jarduera ekonomikoa egiten edo egingo duten pertsona fisikoek: enpresaburuek, profesionalek, nekazariek eta abeltzainek.
  • Errenta egozketaren araubideko erakundeek: sozietate zibilek, ondasun erkidegoek, jaraunspen banatugabeak, jabeen erkidegoak, jabetza horizontalaren araubideko jabeen erkidegoek eta alderdi politikoek.
  • Zerga egoitza Araban eduki arren jarduera bertan ez dagoen erakunde baten bitartez egiten duten errenta egozketaren araubideko erakundeetako kideek. Adibidez: egoitza Arabako Lurralde Historikoan ez duen sozietate zibil bateko partaideetatik egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenek.

Aurrean aipatutako zergadunek bi kasutan aurkeztu behar diote errolda eredu hau Bizkaiko Foru Aldundiari:

  • 1. Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan egonez gero.
  • 2. Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan eduki ez eta Arabako Foru Ogasunari zerga baten (ad.: Sozietateen gaineko Zerga, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga) atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena edo autolikidazioa aurkeztu behar izanez gero.

Hiru kasutan erabili behar da:

  • Alta aitorpena: aitorpen hau Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean alta emateko aurkeztu behar da. Beraz, eredu hau errolda horretan ez dauden zergadun berrientzat da. Hauexek dira zergadun berriak: jarduera ekonomikoa egiten dutela egoitza Arabako Lurralde Historikora aldatzen duten pertsona fisikoak edo erakundeak, era eratu berri diren errenta egozketaren araubideko erakundeak (sozietate zibilak, ondasun erkidegoak eta beste erakunde batzuk).
  • Baja aitorpena: Pertsona fisiko bat hilez gero, haren jaraunsleek baja eman behar diote Erroldan aitorpen honen bidez; gauza bera egin behar da errenta egozketaren araubide bat desegin eta likidatuz gero ere.
  • Aldaketa aitorpena: zergadunek honelako aitorpena aurkeztu behar dute beren zerga egoera aldatzen duten datu aldaketak egiteko. Adibidez, zerga egoitza edo egoera zibila aldatu zaienek aldaketa aitorpena aurkeztu behar dute, eta gauza bera egin behar dute zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutela Zergadunen Errolda Bakarrean dauden pertsona fisikoek ere jarduera ekonomiko bati ekinez gero. Beste alde batetik, errenta egozketaren araubidean dauden erakundeek errolda aitorpen hau aurkez dezakete identifikazio fiskaleko zenbakia eta beraren frogagiria eskatzeko

037 errolda eredua hainbat gauzatarako erabil daiteke:

  • Pertsona fisikoek errolda eredu honen bidez ondoko datuak jakinaraz ditzakete: zerga egoitza (behar izanez gero, jakinarazpenetarako egoitza), legezko ordezkariak, egoera zibilaren aldaketa eta familia unitatearen inguruko datuen aldaketa.
  • Errenta egozketaren araubideko erakundeek zerga egoitza, sozietatearen egoitza eta jakinarazpenetarako egoitza non dagoen jakinarazteko aurkez dezakete, eta legezko ordezkariak eta erakundeko kideak, bazkideak eta partaideak nortzuk diren zehazteko.
  • Zerga egoitza Araban eduki arren jarduera bertan ez dagoen erakunde baten bitartez egiten duten errenta egozketaren araubideko erakundeetako kideek erakundearen inguruko datuak adierazteko aurkez dezakete.
  • Egindako jarduerak zehazteko eta non egiten diren argitzeko ere erabil daiteke.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) dela eta: aitorpena Arabako Lurralde Historikoan aurkeztu behar dela jakinaraz daiteke, zerga horren ordainketan zein araubide aplikatuko den (orokorra edo berezia) argitu, jarduera bati ekingo zaiola adierazi, Batasuneko Eragileen Erregistroan sartzeko edo baja emateko eskatu, hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzea hautatu eta hautapena ezeztatu, hileko itzulketen erregistroan alta edo baja emateko eskatu, Batasunaren barruko merkataritzaren araubide berezien berri eman, etab.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) dela eta: Zergaren ordainketan zenbatespenaren araubidea hautatu dela, uko egin zaiola edo baztertu dela jakinarazi.
  • Arabako Lurralde Historikoko zerga betebeharren berri emateko erabil daiteke (atxikipenak eta konturako sarrerak aplikatu beharra), eta beste zerga batzuen aitorpenak aurkezteko ere bai (Fabrikazioaren gaineko Zerga Bereziak, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga, Aseguru Primen gaineko Zerga, Jokoaren gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga).

Zerga bakoitzaren arautegian eta zerga arautegi orokorrean ezarritako epealdiak gorabehera, errolda aitorpenak ondoko epealdi hauetan aurkeztu behar dira::

Alta aitorpena
  • Oro har: hilabete eraketa egunetik edo jarduerari ekiten zaionetik
  • Atxikipenak eta konturako sarrerak: atxikipenak edo konturako sarrerak egin beharra sortu aurretik
  • Batasuneko Eragileen Erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen
Aldaketa aitorpena
  • Oro har: hilabete aitorpena eragiten duena gertatzen denetik
  • PFEZen zenbatespen metodoak hautatu, uko egin edo baztertu: dena delakoak ondorioak sortu behar dituen urteko martxoaren 1a baino lehen.
  • BEZaren araubide bereziak: ondorioak sortu behar dituen urtearen aurreko urteko abendua
  • Batasuneko Eragileen Erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen
Baja aldaketa
  • Hilabete errenta egozketaren araubideko erakundea likidatzen denetik edo zergaduna hiltzen denetik..

 

Arabako Foru Ogasunarekiko betebeharrak betetzen izan dituzten zergadunei administrazio honek ofizioz emango die alta Arabako Foru Aldundiaren Zergadunen Errolda Bakarrean eredu berriak indarrean jartzen direnean, hau da, 2011ko otsailaren 1ean. Zergadun horien zerga egoera aldatu bada edo Erroldan baja eman behar bazaie, jakinarazi egin beharko da.

Araudia

Diputatuen Kontseiluaren 3/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, zergadunen zentsua eta zentsu betebeharrak arautzen dituena. ALHAO, 17. zk., 2011-02-09koa. 

Diputatuen Kontseiluaren 10/2015 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, 3/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. ALHAO, 33. zk., 2015-03-18koa.

Foru Gobernu Kontseiluaren 56/2017 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, zenbait zerga araudi aldatzea, balio erantsiaren gaineko zergan informazioa berehala hornitzea gehitzeko. 

Foru Gobernu Kontseiluaren 34/2019 Foru Dekretua, uztailaren 23koa. Onestea egindako zenbait aldaketa urtarrilaren 25eko 3/2011 Foru Dekretuan, hau da, zergadunen errolda eta haren inguruko betebeharrak arautzen dituenean, eta abenduaren 23ko 111/2008 Foru Dekretuan, hau da, kontuen, eragiketen eta finantza aktiboen zein atzerrian dauden ondasun eta eskubideen berri emateko beharra arautzen duenean.

Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2023 Foru Dekretua abenduaren 19koa. Onespena ematea ho-nako hauek aldatzeari: 3/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Zergadunen Errolda eta horren inguruko betebeharrak arautzen dituena; 71/2008 Foru Dekretua, uztailaren 8koa, identifikazio fis-kaleko zenbakiaren inguruko betebeharrak eta haren osaera arautzen dituena, eta 111/2008 ForuDekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez arautzen baita kontuen, eragiketen eta finantza akti-boen eta atzerrian dauden ondasun eta eskubideen berri emateko beharra.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 160/2011 Foru Agindua, martxoaren 8koa, zeinaren bidez onartzen baitira zergadunen zentsu bakarreko alta, aldaketa eta bajako zentsu aitorpenen 036, 037 eta 009 ereduak.  ALHAO, 33. zk., 2011-03-18koa.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 501/2014 Foru Agindua, uztailaren 18koa, 160/2011 Foru Agindua aldatzen duena. ALHAO, 84. zk., 2014-07-28koa.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 216/2015 Foru Agindua, apirilaren 9koa, 160/2011 Foru Agindua aldatzen duena. ALHAO, 46. zk., 2015-04-17koa.

703/2017 Foru Agindua, abenduaren 26koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuarena, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez artezteko arauak eta zehaztapen teknikoak ezartzen dituena.

603/2020 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarena, zeinaren bidez ezartzen dira zergapeko pertsona eta erakunde jakin batzuek zerga eredu eta eskaerak modu telematikoan, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak.

717/2021 Foru Agindua, azaroaren 23ko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako diputatuarena, martxoaren 8ko 160/2011 Foru Agindua aldatzen duena. ALHAO, 139. zk., 2021-12-10ekoa. 

557/2022 Foru Agindua, irailaren 29koa, Nafarroako Foru 160/2011 Foru Dekretua, martxoaren 8koa, aitorpenen 036, 037 eta 009 ereduak onesten dituena. ALHAO, 119. zk., 2022/10/19koa.

834/2023 Foru Agindua, abenduaren 29koa. Aldatzea martxoaren 8ko 160/2011 Foru Agindua, Zergadunen Errolda Bakarreko alta, aldaketa eta baja aitorpenen 036, 037 eta 009 ereduak onesten dituena