Ohiko Galderak - Arabako katastroa - araba
- Ogasuna
- Arabako Katastroa
- Ohiko Galderak - Arabako katastroa

Ohiko galderak
Ohiko galderak - Katastroa
2025/10/3an argitaratuta
Pertsona fisikoek honela lortu ahal izango dituzte landa eta hiri ondasunen ziurtagiriak:
- Ziurtagiri elektroniko bat izanez gero, Egoitza Elektronikoan lor dezakezu, zeure karpetan sartuta, helbide honetan: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/zerga-ziurtagirien-eskaerak
- Ziurtagiri digitalik izan ezean:
- 1.- 002 eredua bete eta, eskatzailearen IFZren fotokopiarekin batera, Arabako Foru Aldundiaren Ogasunaren eraikinean aurkeztuta (Samaniego kalea 14, Zergadunarekiko Harremanetarako Zerbitzua). Ziurtagiria postaz bidaliko da ondasunen titularrak jakinarazpenetarako adierazitako helbidera.
- 2.- Web helbide honetan sartuta: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/zerga-ziurtagirien-eskaerak ; eta sartu "ziurtagiriak eskatzeko beste modu batzuk" aukeran. Galdetegi bat bete beharko da. Ziurtagiria postaz bidaliko da ondasunen titularrak jakinarazpenetarako adierazitako helbidera.
Pertsona juridikoek egoitza elektronikoaren bidez lortu beharko dituzte, beren karpetan sartuta, helbide honetan:
https://web.araba.eus/eu/ogasuna/zerga-ziurtagirien-eskaerak
Pertsona fisikoek honela lortu ahal izango dituzte partzela zedulak:
- Ziurtagiri elektronikoa izanez gero, Egoitza Elektronikoan lor dezakezu, zeure karpetan sartuta, helbide honetan: https://web.araba.eus/eu/ogasuna/zerga-ziurtagirien-eskaerak
- Ziurtagiri elektronikorik izan ezean, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzura (Samaniego kalea 14, Vitoria-Gasteiz) joanda. Partzela zedula bakoitzak 3,44 euroko kostua du.
Pertsona juridikoek egoitza elektronikoaren bidez lortu beharko dituzte, beren karpetan sartuta, helbide honetan:
https://web.araba.eus/eu/ogasuna/zerga-ziurtagirien-eskaerak
ARRAZOIA
Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren jakinarazpenak jaso ditzakezu, baldin eta, aipatutako zerbitzuan dauden datuetan oinarrituta, jakinarazpenetan identifikatutako higiezinei aldaketa hauetakoren bat egin bazaie:
- Titulartasunari buruzko aldaketa.
- Lurzatiaren mugen zehaztapenen aldaketa, birpartzelatze, banantze, multzokatze eta abarren prozeduren ondorioz.
- Datu teknikoen aldaketa obra berrien, erabilera aldaketen, eraberritzeen, labore aldaketen eta abarren prozeduren ondorioz.
- Higiezina dagoen udalerriko hiri lurzoruaren mugaketan (ALHAOn onetsi eta argitaratua) egindako aldaketak.
- Zure ondasun higiezinaren definizioa aldatzea, desjabetze espediente baten, mugarrien mugak aldatzearen, onura publikoko mendien mugaketen eta abarren eraginez.
- Katastro balioak aldatzea, dagokion udalerrian balioztapen txosten berria onestearen ondorioz.
Katastroko jakinarazpenak aztertzeko, inguruabar hauek hartu behar dira kontuan:
EKITALDIA
- Balioztapen txosten berriei buruzko jakinarazpena: Katastroko balioak jakinarazpenean adierazten den ekitaldiko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
- Gainerako jakinarazpenak: - Katastro balioak higiezinaren datuak aldatzen diren egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
APLIKATUTAKO OHZren ZERGA TASA ETA KUOTA
- Jakinarazpenean aplikatutako OHZren zerga tasa da kasuan kasuko udalean adierazitako ekitaldirako indarrean dagoena.
- Katastroko jakinarazpena informazioa emateko baino ez da, ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainketarako erabiliko dena. Jakinarazpen horren ondorioz, ez duzu inolako ordainketarik egin behar.
- Kasuan kasuko OHZren kuota kobratzeko prozesua udalerri eskudunaren ohiko prozedurei jarraituz egingo da, eta udal ordenantzen arabera aplikagarriak zaizkien salbuespen eta hobarien bidez islatutako kuota murriztu ahal izango da.
- "*" argitzea jakinarazpenaren titularren zutabean: "*" ikurrak jakinarazpena zein titularrentzat den adierazten du.
- Jakinarazpenean "**" argitzea: Arestian deskribatutako balizko salbuespenak eta hobariak udalaren eskumenekoak dira soilik, eta, beraz, hala badagokio, udalak aplikatuko ditu.
- Katastro balioa zein ateratzen den kuota higiezinaren % 100arena da; beraz, kuota horren zati proportzionala dagokizu, zure titulartasun ehunekoaren arabera.
BALIOAK ETA KALKULU DATUAK
Katastro balioak indarreko katastro araudian oinarrituta kalkulatu dira. Balio horiek kalkulatzeko prozedura katastro balioztapenen txostenetan islatzen da.
Jakinarazitako datuetan akatsen bat aurkituz gero, idazki bat aurkez dezakezu bide hauek erabiliz: https://web.araba.eus/eu/katastroa/balioeztapen-txostenak
Pertsona fisikoa bazara:
- Ziurtagiri elektronikoren bat baduzu, egoitza elektronikoan aurkeztu, esteka honetan: Erregistro Elektroniko Komuna
- Ez baduzu ziurtagiri digitalik Arabako Foru Aldundiaren Ogasunaren eraikinean (Samaniego kalea 14) aurkeztuta.
Pertsona juridikoa bazara:
- Ziurtagiri elektronikoaren bidez bakarrik, egoitza elektronikoan aurkeztuta, esteka honen bidez: Erregistro Elektroniko Komun
Martxoaren 21eko 16/2017 Foru Dekretuak xedatu zuenez (ALHAO, 39 zk., 2017/04/03), hiri ondasun higiezinak beren katastro balioaren arabera balioetsiko dira; beraz, aurrerantzean balio horiek ez dira inolako ehunekoaz biderkatu beharko.
Ondasun higiezinen gaineko zerga kobratu edo ordaintzeari buruzko edozein kontu higiezina dagoen udalean argitu behar da. Halaber, udalera jo behar da ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriari buruzko kontu guztiak argitzeko ere: helbideratzea, kobratzeko epeak etab.
Galdera honi buruzko guztia (aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak, izapideak,...) 7/2008 Foru Dekretuan ezartzen da (7/2008 Foru Dekretua, otsailaren 5ekoa; ALHAO, 19. zk., 08-02-13). Dekretu hori urtarrilaren 12ko 1/2016 Foru Dekretuak (ALHAO, 7. zk., 2016-01-20), eta Foru Gobernu Kontseiluaren urtarrilaren 16ko 6/2021 Foru Dekretuak aldatu zuten (ALHAO, 22. zk., 2021-02-24), ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionez Higiezinen Katastroan eraikin berrien alta xedatuko duten arauak aldatzen baitituzte.
Eraikuntza berrien kasuan (obra berriak edo espazioaren banaketa aldatzea dakarten higiezinen jarduketak), aurkeztu beharreko dokumentuak otsailaren 5eko 7/2008 Foru Dekretuaren 1. artikuluan daude jasota (6/2021 Foru Dekretuak onetsitako idazketa), eta honako hauek dira:
- Eraikuntza berriaren eta kokatzen den lurzatiaren obra amaierako lan topografikoa 3Dn. Lan horien zehaztapenak 6/2021 Foru Dekretuaren I. eranskinean daude jasota.
- Dauden solairuen planoak.
- Altxaeren planoak eta sekzio bertikal bat.
- Eraikuntzan erabili diren materialen memoria.
- Jabetza horizontalaren banaketa proiektua, agiri publikoan gauzatu beharrekoa. Proiektu horrek honako datu hauek jaso beharko ditu: garaje edo aparkalekutarako zenbat solairu utziko diren, baita bulegotarako ere, eta eremu komunak eta independenteak zein izango diren, eta haiek guztiek, unitateka, aipatutako erabileretarako eremu guztian izango duten batez besteko partaidetza.
- Kasuan kasuko hirigintza lizentziaren kopia.
- Behar denean, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenaren kopia.
Banantzeen, multzokatzeen, zatitzeen, eransteen eta birpartzelatzeen kasuan aurkeztu beharreko agiriak 2008ko otsailaren 5eko 7/2008 Foru Dekretuan (ALHAO, 19. zk., 2008/02/13) daude jasota, 8. artikuluan, 2016ko urtarrilaren 12ko 1/2016 Foru Dekretuak emandako idazkeran (ALHAO, 7. zk., 2016/01/20):
- Egindako aldaketa edo eraldaketa jasotzen duen dokumentu formalizatua edo eskritura publikoa.
- UTM ETRS89 koordenatuetan emandako informazio tekniko egokia, egindakoaren emaitza, eragiketa edo jarduketa jasotzen dituena, euskarri informatikoan (dwg, dxf edo dgn fitxategiak)
- Hala badagokio, udalaren lizentzia (lurzoru urbanizagarrian jardun ahal izateko) edo Nekazaritza Sailak aldez aurretik egindako legezkotasun adierazpena (landa lurzoruan jarduteko), multzokatze kasuetan izan ezik.
Agiri horiek, bai eraikuntza berrietan, bai banantze, multzokatze, zatitze, eranste eta birpartzelatzeetan, honako helbide elektroniko honetara bidali behar dira: catastronotarias@araba.eus Argibiderik nahi edo zalantzarik baduzu, deitu 945 181818 telefonora; hain zuzen ere, 54125 luzapenera.
Aipatutako aldaketen katastroa egiteko epea, oro har, 15 egun baliodunekoa da dokumentazio guztia Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan Zerbitzuan aurkezten denetik aurrera, eta, obra berrien kasuan, epe hori Arabako Foru Aldundiko Topografia Zerbitzuak dokumentazioa baliozkotu ondoren hasiko da zenbatzen.