Aseguru sarien gaineko zergari buruzko ohiko galderak

2022/10/18an eguneratuta

Aseguru eta kapitalizazio eragiketak kargatzen dituen zeharkako zerga. (Zeharkako Zergen Zerbitzuak kudeatzen du).

Orokorrean, aseguru eta kapitalizazio eragiketen arriskua edo konpromisoa Arabako Lurralde Historikoan dagoenean.

Arriskua edo konpromisoa kokatzeko arauak:

a) Aseguruaren xedea ondasun higiezina bada, Arabako Lurralde Historikoan dagoenean. Arau bera aplikatuko da asegurua ondasun higiezinei eta haien edukiari buruzkoa bada, azken hori aseguru poliza berak estaltzen badu.

Asegurua higiezin batean dauden ondasun higigarrien (merkataritza iragaitzako ondasunak salbu) gainekoa baino ez bada, ondasunak dauden ondasun higiezina Araban badago.

Araban eta beste lurralde batean (foru lurraldea nahiz lurralde komuna) dauden higiezinen arriskua aseguru berak estaltzen badu, horietako lurralde bakoitzean kokatuko da, bakoitzean dauden higiezinen balioaren arabera.

b) Aseguruaren xedea ibilgailua bada (mota guztiak), matrikulazioan ageri den pertsonaren edo entitatearen zerga egoitza edo ohiko egoitza Araban egonez gero.

c) Asegurua bidaia batean edota aseguru hartzailearen ohiko bizitokiz kanpo gertatzen diren arriskuei buruzkoa bada, eta haren iraupena lau hilabetekoa edo gutxiagokoa bada, aseguru hartzaileak kontratua Araban sinatzen badu kontratua.

d) Orokorrean, aseguruaren hartzailearen ohiko egoitza Arabako Lurralde Historikoan badago edo, pertsona juridikoa izanez gero, kontratuan ageri den sozietatearen egoitza edo sukurtsala lurralde horretan badago.

Asegurua kontratatzen duenaren ohiko egoitza, pertsona fisikoa bada, edo sozietatearen egoitza edo sukurtsala, pertsona juridikoa bada, Arabako Lurralde Historikoan daukanean.

Aseguru entitateak, zergaren kargapeko eragiketak egiten dituztenean.

Aseguruaren hartzaileak edo hirugarren batek ordaindutako primaren edo kuotaren guztirako zenbatekoa.

Honen ondorioetarako, aseguruaren prima edo kuota zergaren kargapeko eragiketen kontraprestazio gisa ordaindutako kopuru guztien zenbatekoa da, direnak direla ordainketa eragin duen kausa eta kobrantza lekua; zenbateko horretan ez dira sartzen Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren eta Aseguru Erakundeen Batzorde Likidatzailearen aldeko errekargua, ez eta primaren gaineko zuzeneko gainerako tributuak ere.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera % 8. (Aurreko ekitaldietan % 6).

430 eredua. Honako hauen bidez onetsi da: 1121/1997 Foru Agindua, irailaren 12koa (ALHAO, 109. zk., 97-09-24); 1486/1998 Foru Agindua, azaroaren 27koa (ALHAO, 147. zk., 1998ko abenduaren 23koa).

Urteko laburpen aitorpena 480 ereduan egin behar da. Onespena: 1486/1998 Foru Agindua, azaroaren 27koa (ALHAO, 147. zk., 1998ko abenduaren 23koa).

430 eredua, aitorpen-likidazioa: Subjektu pasiboek hilero aurkeztu behar dute zergaren aitorpena, hileko likidazioaldia amaitu eta hurrengo hileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan. Salbuespena: uztaileko aitorpena abuztuan eta iraileko egutegiko lehen hamar egunetan aurkez daiteke.

480 eredua, urteroko laburpen aitorpena: Halaber, subjektu pasiboek urteko laburpen aitorpena aurkeztu behar dute 480 ereduan, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 25era arte.

430 eredua: 430 eredua telematikoki aurkeztu behar da nahitaez, azaroaren 20ko 603/2020 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat etorrita. Foru agindu horren bidez zergapeko pertsona eta entitate jakin batzuek zerga eredu eta eskaerak modu telematikoan, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak ezartzen dira.

 

480 eredua: 480 eredua telematikoki aurkeztu behar da nahitaez, azaroaren 20ko 603/2020 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat etorrita. Foru agindu horren bidez zergapeko pertsona eta entitate jakin batzuek zerga eredu eta eskaerak modu telematikoan, Internet bidez, aurkezteko baldintza orokorrak ezartzen dira.