Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga: ohiko galderak

Arabako Foru Aldundiak dauka zerga hori ordainarazteko eskumena honako kasu hauetan:

  • Kausatzailearen ohiko bizilekua Araban badago sortzapena gertatzen den egunean.

  • Kausatzailearen bizilekua atzerrian badago, zergadunen ohiko bizilekua Araban dagoela.

  • Zergadunaren bizilekua atzerrian badago, Araban aurkeztuko da ondasunen edo eskubideen baliorik handiena Araban egonez gero.

Ordainarazteko eskumena Arabak daukala egiaztatuz gero, honako arautegi hau aplikatu behar da:

  • 2017ko abenduaren 29ra arte sortutako zerga egitateak:

    • Lurralde erkideko araubidea, baldin eta kausatzaileak Euskadiko bizilekua erosi zuenetik bost urte baino gutxiago igaro badira sortzapen egunera arte.

    • Gainerako kasuetan, Arabako arautegia.

 

  • 2017ko abenduaren 30etik (bera barne) sortutako zerga egitateak:

    • Lurralde erkideko araubidea, baldin eta kausatzaileak sortzapenaren aurreko bost urteetan egunik gehienak lurralde erkidean eman baditu.

    • Gainerako kasuetan, Arabako arautegia.

Arabako Foru Aldundiak dauka zerga hori ordainarazteko eskumena honako kasu hauetan:

  • Ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubide errealak:
    • Ondasuna higiezina Araban egonez gero.
    • Atzerrian egonez gero, baldin eta dohaintza hartzailearen ohiko bizilekua Araban badago.
  • Gainerako ondasunak eta eskubideak:
    • Sortzapen egunean dohaintza hartzailearen ohiko bizilekua Araban badago.

Ordainarazteko eskumena Arabako Foru Aldundiak daukala egiaztatuz gero, honako arautegi hau aplikatu behar da:

  • Ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubide errealak:
    • Ondasuna higiezina Araban egonez gero.
  • Ondasun higigarriak:
    • 2017ko abenduaren 29ra arte sortutako zerga egitateak:
      • Lurralde erkideko araubidea, baldin eta kausatzaileak Euskadiko bizilekua erosi zuenetik bost urte baino gutxiago igaro badira sortzapen egunera arte.
      • Gainerako kasuetan, Arabako arautegia.
    • 2017ko abenduaren 30etik (bera barne) sortutako zerga egitateak:
      • Lurralde erkideko araubidea, baldin eta kausatzaileak sortzapenaren aurreko bost urteetan egunik gehienak lurralde erkidean eman baditu.
      • Gainerako kasuetan, Arabako arautegia.

Oinordetzen gaineko zerga: zerga oinarria ondasun eta eskubideen benetako balioa da, kargak, zorrak eta gastu kengarriak kenduta.

Dohaintzen gaineko zerga: zerga oinarria benetako balioa da, kargak eta zorrak kenduta.

Zerga oinarria zehazteko irizpideak zergari buruzko foru arauan ezartzen dira.

Hauexek dira:

 

A) Arabako Lurralde Historikoan dauden ondasun higiezinak: Martxoaren 21eko 16/2017 Foru Dekretua, Arabako Lurralde Historikoko landa eta hiri ondasun higiezinak balioztatzeko arau zehatzak onartzen dituena aplikatzen da (ALHAO, 39. zk., 2017ko apirilaren 3koa).

Zerga oinarria benetako balioa da beti, baina gutxieneko balio konputagarria honako hau izango da:

  • Hirikoa - Katastro balioa
  • Landakoa - Katastro balioa

Gutxieneko balioaz gainera badaude beste modu batzuk higiezinen balioak egiaztatzeko: aurreko eskualdaketan ezarritako balioa, hipoteka balioa eta Administrazioaren esku dauden gainerako balio guztiak.

 

B) Automobilak, ontziak eta aireontziak baloratzeko arauak ere Foru Aldundiak ematen ditu (2/2017 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa; ALHAO, 13. zk., 2017-02-01).

 

C) Gozamenak, erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealak, pentsioak eta berme pertsonal hutsa emanik egindako balore titulu eta maileguen eskualdaketak baloratzeko ondare eskualdaketen gaineko zergari buruz ezarritako arauak aplikatu behar dira.

 

D) Hipoteken, bahien eta antikresien balioa, berriz, bermatutako kapitalaren edo obligazioaren zenbatekoa izango da.

  • Heriotzaren ziozko eskualdaketetan eta ondareko balio garbia zehazteko, oro har, oinordetzaren kausatzaileak uzten dituen zorrak kendu ahal izango dira, baldin eta badaudela egiaztatzen bada agiri publikoaren bitartez edo Kode Zibilaren 1227. artikuluko beharkizunak betetzen dituen agiri pribatuaren bitartez, edo beste era batera frogatzen badira. Ezin izango dira kendu zati alikuotaren legatu hartzaileen edo jaraunsleen edo beren ezkontideen, izatezko bikoteetako kideen (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz osatutakoak) aurrekoen, ondorengoen edo neba-arreben aldeko zorrak, haiek jaraunspenari uko egiten badiote ere.

    Administrazioak jaraunsleei agiri publikoan zorra berresteko eskatu ahal izango die; eta hartzekodunari, agertzeko.
     
  • Hain zuzen ere, kengarriak dira kausatzaileak Estatuaren, Arabako Foru Aldundiaren, autonomia erkidegoen eta beste foru aldundi edo toki korporazio batzuen zergak edo Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla eta zor dituen kopuruak, jaraunspeneko ondarearen administratzaileek, albazeek edo jaraunsleek ordaintzen dituztenak, nahiz eta hura hil eta gero igorritako likidazioei dagozkien zorrak izan.

Honako gastu hauek soilik:

  • Testamentuak edo abintestatoak auzia eraginez gero, auzian jaraunsle guztien onurarako sortzen diren gastu guztiak.

  • Arbitrajeak eragiten dituen gastuak, aurrekoen kasu berean.

  • Azken gaixoaldian egindako gastuak, jaraunsleek ordaindutakoak, frogatuz gero.

  • Lurperatze eta hileta gastuak, frogatuz gero, baldin eta jaraunspeneko ondarearen proportziozkoak badira tokian tokiko usadioen eta azturen arabera.

Administrazioak likidazioaren bitartez zerga zorra zehazteko duen eskubidea eta zergen arloko zehapenak ezartzeko ekimena bost urteren buruan preskribatuko dira.

 

Aurreko idatz zatian aipatzen den epealdia honako egun hauetatik aurrera hasiko da zenbatzen:

 

  • Kostu gabeko “inter vivos” eskualdaketetan, autolikidazioa aurkezteko araututako epealdia (30 egun baliodun) amaitzen den egunean.
  • “Mortis causa” eskualdaketetan, autolikidazioa aurkezteko ezarritako luzapenaldi arrunta (12 hilabete) amaitzen den egunetik aurrera.
  • Zehapenak ezartzeko ekimenaren kasuan, arau haustea egiten denean.
  • Atzerriko funtzionarioek egiletsitako eskriturei dagokienez, preskripzioaldia Espainiako administrazio bati eskriturak aurkezten zaizkionean hasiko da, Espainiak sinatutako nazioarteko itun, hitzarmen edo akordio batean aldi hori zenbatzen hasteko beste moduren bat ezarri ezean.