Adierazpenak Internet bidez aurkezteko betebeharra enpresaburuentzat eta profesionalentzat
Pertsona fisikoek edo Internet bidez aurkeztera behartuta dauden erakundeek zerga-aitorpenak eta ziurtagiri-eskaerak betetzeko eta aurkezteko moduak
1. Internet bidez, egoitza elektronikoaren bidez:
Banakako aitorpenen aurkezpena atalean, on line egin eta Ogasunari zenbait zerga aitorpen bidal dakizkioke.
Errolda-ereduaren atalean, linean egiten dira eta Ogasunera bidaltzen dira errolda-aitorpenak.
Ziurtagirien Zerbitzua atalean, egunean egotearen ziurtagiriak eskatzen dira, ziurtagiri automatikoak ematen dira eta horien izapidetze-egoerari buruzko informazioa ematen da.
Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK, BAKQ edo ziurtagiri digitala).
2.- Internet bidez, www.araba.eus helbidean eskura dagoen eredu fiskalen programaren bidez:
bertan jasotako zerga aitorpenak egin eta Ogasunera bidal daitezke.
Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da (BAK edo BAKQ edo ziurtagiri digitala).
Informazio gehiago:
Zerga aitorpenak aurkezteko moduari buruzko edozein zalantza izanez gero, hacienda@araba.eus posta elektronikoaren bidez edo 945181555 telefonora deitu daiteke, 8:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Aplikatu beharreko araudia
Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2020 Foru Dekretua, urriaren 6koa (ALHAO, 116. zk., 2020ko urriaren 14koa).
603/2020 Foru Agindua, azaroaren 20koa (ALHAO 137. zk., 2020ko abenduaren 2koa).