Zerga-bilketari buruzko ohiko galderak

2022/10/18an eguneratutako galderak

Arabako Foru Ogasunari laguntzen dioten finantza entitateen bidez.

1. Espainiako erabilera legaleko dirua erabiliz (euroak).

2. Txeke bidez; merkataritza arautegiak ezartzen dituen baldintza orokorrez gainera beste bi hauek ere bete behar dira.

  • Izenduna izan behar da, Arabako Foru Aldundiaren aldekoa, eta zeharkatua.

  • Igorri duen entitateak adostuta edo ziurtatuta egon behar da, behar diren datan eta eran.

Sarrera agiri gisa hauetako bat aurkeztu behar da: autolikidazioaren inprimakia, aitorpena edo Arabako Foru Aldundiak bidalitako ordain gutuna.

3. Barra kodedun ordainketa gutuna daukaten zergadunek Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidearen bidez ordaindu ditzakete beren zorrak. Gainera, BIZUM eta Mi Pago Wallet ere erabil daitezke ordaintzeko.

Aitorpena Internet bidez aurkeztuz gero, aitorpenean bertan kontu baten zenbakia zehaztu behar da nahitaez Aldundiak ordainketa helbideratzeko. Zorduntzeko datak Arabako Foru Aldundiaren web orrian daude (www.araba.eus): Ogasuna/Zerga informazioa/Helbideratzeak zorduntzeko datak.

Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren laguntza programarekin egiten diren autoaitorpenak Ordainketa Pasabidearen bidez ordaindu behar dira.

Zerga aitorpenak egiteko zerga ereduen laguntza programa erabiltzen duten zergadunek ere Ordainketa Pasabidearen sistema erabil dezakete.

Hurrengo egun baliodunean. (44/2003 Foru Dekretua, martxoaren 7koa; ALHAO, 36. zk., 2003ko martxoaren 28koa).

Zerga zorra geroratzeko edo zatikatzeko eska dezake eredu ofizialaren bidez, bai inprimatuta, bai Egoitza Elektronikoaren zatikatzeko zerbitzuaz baliatuz. Ordaindu ezin duen kuota autolikidazio baten emaitza bada, zorra zatikatzeko eskaera inprimatuarekin batera inprimakia ere aurkeztu behar du, behar bezala beteta. Laguntza programaren bitartez bide telematikotik aurkeztutako autolikidazioekin batera ordainketa zatikatzeko eskaera dago, autolikidazioarekin batera bidaltzeko.

Eskaera bakar batean aurkeztu behar dira zatikatu edo geroratu nahi diren zor guztiak.

Baldin eta zerga kontzeptu bakoitzeko zorra 10.000 eurotik beherakoa bada eta zergapekoek beren zerga eginbeharrak egunean eduki ohi badituzte, ez da aurkeztu beharko banku abalik ez beste bermerik, baina honako dokumentazio hau bai: Banku kontu guztietako batez besteko saldoak, eskaera aurkeztu aurreko hiruhilekokoak, eta baldintzarik gabeko baimena Arabako Foru Aldundiak banku kontu guztietako saldoen eta mugimenduen berri eduki dezan.

Zerga zorra 10.000 eurotik gorakoa bada edo, hortik beherakoa izanik, betearazpen aldian badago, bermea aurkeztu behar da, hain zuzen ere banku, aurrezki kutxa konfederatu edo baimendutako entitate batean eredu ofizialean Arabako Foru Aldundiaren alde egindako abal solidarioa, zorraren zenbatekoaren eta honen berandutze interesen bestekoa. Banku abala ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaerarekin batera aurkeztu behar da; bestela, eskaera ez da onartuko.

Aurrean ezarritakoa gorabehera, banku abala edo aski den beste bermeren bat eratzeko eskatu ahal izango da zergapekoak ordaindu gabe dauzkan zor guztien batura 20.000 eurotik gorakoa izanez gero. Abalaren edo bermearen zenbatekoa 20.000 eurotik gorako zorraren kopurua izan behar da.

Ordainketa geroratzeko zein zatikatzeko eskaera eta abalaren eredua Interneten eskura daitezke (Ogasuna - Zerga ereduak - Geroratzeak eta zatikatzeak - Abalak), bai eta Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuan ere.

Zerga zorra zatikatuta edo geroratuta ordainduz gero, legezko berandutze interesak sortuko dira, oro har.

Eskaera bide telematikoz aurkeztu nahi izanez gero, banku abalaren kopia bide horretatik erantsi beharko da, eta kopia aurkeztu den egunetik hasita 5 egun balioduneko epealdia egongo da jatorrizkoa aurkezteko. Epealdia hori igarotakoan abala ez aurkeztutzat joko da, eta eskaera bidegabea izango da.

PFEZen kargapeko zergadunek behar bezala frogatzen badute beren egoera ekonomikoa eta finantza egoera direla-eta aldi batez ezin dutela ordaindu zerga zorra, zerga zorraren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu ahal izango dute, eta horretarako honako hauek baino ez dituzte aurkeztu behar: eskabidea (Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuan eskura daiteke), aitorpen-autolikidazioa eta aipatutako egoeraren egiaztagiria. Ordainketa zatikatzeko modalitate honek ez du sortuko berandutze interesik, baldintza hauek betez gero.

  1. Zerga zorraren sorburua ezin da izan ikuskapen akta.

  2. Zerga zorraren guztirako likidazio oinarria 20.000 baino gutxiago izan behar da (baterako tributazioan, 30.000).

Gehieneko epealdia hauek ezarriko dira:

  1. Ordainketa geroratzeko: 5 hilabete.

  2. Ordainketa zatikatzeko: 6 hilabete.

Zorraren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da: Banku kontu guztietako batez besteko saldoak, eskaera aurkeztu aurreko hiruhilekokoak; baldintzarik gabeko baimena Arabako Foru Aldundiak banku kontu guztietako saldoen eta mugimenduen berri eduki dezan; eskatzailearen ondasunen eta ekonomia eskubideen zerrenda; Arabako Foru Aldundiari eskainitako beste berme batzuen azalpena; azalpen memoria, ezarritako epealdian ordainketa ezin egin izatea frogatzen duena eta geroratzeak edo zatikatzeak iraungo duen aldirako diruzaintzako aurreikuspenak.

1. Gehieneko epealdia hauek ezarriko dira:

  1. Zatikapenak: 11 hileko urtean, abuztua ez beste guztiak.

  2. Gerorapenak: 6 hilabete, abuztua bazter utzita.

 

2. Hala ere, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak aurreko zenbakian adierazitakoak baino luzeagoak diren geroratzea eta zatikatzeak eman ditzake ezohiko inguruabarrak gertatzen direnean edo herritarren onurarako izanez gero.

Zergen Foru Arau Orokorraren 64.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, efektu tinbredunen bitartez ordainarazten diren zerga zorrak ezin dira geroratu ez zatikatu, ez eta jokoaren gaineko zergen ziozko zorrak ere.

Aurreko paragrafoan eta Diru-bilketako Araudiaren 49. artikuluaren 3. apartatuan ezartzen dena gorabehera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak denetariko zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko baimena eman ahal izango du aparteko inguruabarrak daudenean edo herritarren onurarako denean.

  • Subjektu pasiboak eskaerarekin batera beharrezko aitorpenak aurkezten ez dituenean, edo Arabako Foru Aldundiak eskatutako zergen arloko informazioa edo lankidetza ematen ez duenean.
  • Ordaindu gabeko zerga zorrak dauzkanean.
  • Aparteko kasuetan izan ezik, geroratu edo zatikatutako zorren ordainketa ez da geroratuko ez zatikatuko.
  • 02-01-01etik 03-12-31ra arte diruaren legezko interes tasa % 4,25 izan zen.
     

  • Ordutik 04-12-31ra arte % 3,75 izan zen.
     

  • Ordutik 05-12-31ra arte % 4 izan zen.
     

  • Ordutik 06-12-31ra arte % 4 izan zen.
     

  • Ordutik 07-12-31ra arte % 5 izan zen.
     

  • Ordutik 07-12-31ra arte % 5,5 izan zen.
     

  • 09-01-01etik 09-3-31ra arte diruaren legezko interes tasa % 5,5 izan zen.
     

  • 09-04-01etik 09-12-31ra arte diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2010ean diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2011n diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2012an diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2013an diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2014an diruaren legezko interes tasa % 4 izan zen.
     

  • 2015ean diruaren legezko interes tasa % 3,50 izan zen.
     

  • 2016an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  • 2017an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  •  2018an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  • 2019an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  • 2020an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  • 2021ean diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.
     

  • 2022an diruaren legezko interes tasa % 3,00 izan zen.

Besterik ezarri ezean, berandutze korrituaren tasa eska daitekeen aldian indarrean dagoen diruaren legezko interes tasa eta % 25 gehiago izango da.

Hona berandutze interesen tasa aplikagarriak, urteetan zehar:

  • 1994: % 11 2/1994 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 15ekoa, Lehenengo xedapen gehigarria (ALHAO, 23. zk., 94-2-23).
  • 1995: % 11 1/1995 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 7koa, Xedapen gehigarria (ALHAO, 32. zk., 95-3-17).
  • 1996: % 11 2/1996 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Xedapen gehigarria (ALHAO, 19. zk., 96-2-14).
  • 1997: % 9,5 2/1997 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, Lehenengo xedapen gehigarria (ALHAO, 14. zk., 97-2-5).
  • 1998: % 7,5 33/1997 Foru Araua, abenduaren 19koa, 35. artikulua (ALHAO, 150. zk., 97-12-31).
  • 1999: % 5,5 2/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 9koa, Xedapen gehigarri bakarra (ALHAO, 34. zk., 99-3-26).
  • 2000: % 5,5 1/2000 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, 4. artikulua (ALHAO, 15. zk., 00-2-14).
  • 2001: % 6,5 3/2001 Foru Araua, otsailaren 26koa, Bigarren xedapen gehigarria (ALHAO, 32. zk., 2001-3-16).
  • 2002: % 5,5 23/2001 Legea, abenduaren 27koa, Estatuaren Aurrekontu Orokorrari buruzkoa, Zazpigarren xedapen gehigarria (BOE, 313. zk., 2001-12-31). 1/2002 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 29koa (ALHAO, 17. zk., 02-02-08).
  • 2003: % 5,5 1/2003 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 28koa (ALHAO, 17. zk., 03-02-12).
  • 2004: % 4,75 1/2004 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 1ekoa (ALHAO, 32. zk., 04-03-15).
  • 2005: % 5 1/2005 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 1ekoa (ALHAO, 17. zk., 05-02-09).
  • 2006: % 5 1/2006 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 31koa (ALHAO, 19. zk., 06-02-15).
  • 2007: % 6,25 1/2007 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 20koa (ALHAO, 30. zk., 07-03-12).
  • 2008: % 7 1/2008 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 5ekoa (ALHAO, 20. zk., 08-02-15).
  • 2009: % 7 1/2009 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 20koa (ALHAO, 13. zk., 09-03-31). 09-03-31ra arte aplikatu da.
  •           % 5 2/2009 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, apirilaren 7koa (ALHAO, 43. zk., 09-04-15). 09-04-1etik 09-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2010: % 5 1/2010 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, urtarrilaren 26koa (ALHAO, 13. zk., 10-02-03). 10-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2011: % 5 1/2011 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 8koa (ALHAO, 21. zk., 11-02-18). 11-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2012: % 5 (Aurrekontuen luzapena)
  • 2013: % 5 1/2013 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 19koa (ALHAO, 41. zk., 13-04-10). 13-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2014: % 5 1/2014 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 4koa (ALHAO, 20. zk., 14-02-19). 14-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2015: % 4,375 1/2015 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, martxoaren 10ekoa (ALHAO, 15-04-25). 15-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2016: % 3,75  1/2016 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 4koa (ALHAO, 16-02-12). 16-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2017: % 3,75  1/2016 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 4koa (ALHAO, 16-02-12). 17-12-31ra arte aplikatu da.
  • 2018: % 3,75  2/2018 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, irailaren 11koa (ALHAO, 18/09/19).
  • 2019: % 3,75  Gaur egun ez da aldatu aplikatu beharreko berandutze interesen tasa.
  • 2020: % 3,75   Gaur egun ez da aldatu aplikatu beharreko berandutze interesen tasa.
  • 2021: % 3,75   Gaur egun ez da aldatu aplikatu beharreko berandutze interesen tasa.
  • 2022: % 3,75   Gaur egun ez da aldatu aplikatu beharreko berandutze interesen tasa.

Kreditu entitate baten edo elkarrekiko bermeko sozietate baten abal solidarioaren bidez edo kauzio aseguruaren bidez, edo Administrazioak nahikotzat jotzen duen beste edozein bermeren bidez, bermatutako zorren ordainketa geroratzen, zatikatzen edo eteten denean, eska daitekeen berandutze interesen tasa diruaren legezko tasa izango da (Zergen Foru Arau Orokorra, 26.6 artikulua).

Berandutze interesak aplikatu behar direnean, ekitaldian indarrean dagoen tasa aplikatuta kalkulatzen dira (tarteka).

Aitorpenaren kuota eta beraren berandutze interesak ordaindu behar dira. Bidezkoa izanez gero, zehapena ere ordaindu beharko da (zehapen espedientea amaitu ondoren).

  • Epealdia amaitu eta hurrengo egunetik sei hilabete igaro arte: kuota + % 5eko errekargua.

  • Sei hilabete igaro ondoko egunetik 12 hilabete igaro arte: kuota + % 5eko errekargua eta berandutze interesak.

    Autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko epealdia amaitu ondoko hamabi hileko aldia amaitu eta hurrengo egunetik hura aurkeztu arte igarotzen den denboran sortzen diren berandutze interesak ordaindu beharko dira.

 

  • 12 hilabeteko aldia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera: kuota + % 10eko errekargua eta berandutze interesak.

    Autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko epealdia amaitu ondoko sei hileko aldia amaitu eta hurrengo egunetik hura aurkeztu arte pasatzen den denboran sortzen diren berandutze interesak ordaindu beharko dira.

 (Zergen Foru Arau Orokorra, 165. artikulua)

  • Autolikidazioa edo aitorpena epealdiaren barruan aurkeztuz gero: Zergaren araudian autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko ezarritako epealdia amaitu eta hurrengo egunean.

  • Autolikidazioa edo aitorpena epealdiaz kanpo aurkeztuz gero: Aurkeztu eta hurrengo egunean.

  • Likidazioa Administrazioak eginez gero: Zorra sartzeko ezarritako epealdia amaitu eta hurrengo egunean.

Betearazpen errekargua aplikatzea eta ordaintzea. Errekargu hauek aplikatzen dira:

  • Betearazpen errekargua, borondatezko aldian sartu gabeko kopuruaren % 5, premiamendu probidentzia jakinarazi baino lehen ordainduz gero.

  • Premiamendu errekargu murriztua, borondatezko aldian sartu gabeko kopuruaren % 10, premiamendu probidentzia jakinarazi ondoren ezarritako epealdian ordainduz gero.

  • Premiamendu errekargu arrunta, borondatezko aldian sartu gabeko kopuruaren % 20, eta kopuru horren berandutze interesak, premiamendu probidentzia jakinarazi ondoren ezarritako epealdiaz kanpo ordainduz gero.

Errekarguok bateraezinak dira eta betearazpen aldian sartu gabeko zor osoa oinarri hartuta kalkulatzen dira.

Berandutze interesekin bateragarria den errekargu bakarra premiamendu errekargu arrunta da (% 20); betearazpen errekargua (% 5) edo premiamendu errekargu murriztua (% 10) ordaindu behar izanez gero, ez dira eskatuko betearazpen aldian sortutako berandutze interesak.

Bulego likidatzaileek mugaeguna ezarrita egiten dituzten likidazioak ordain gutunean ezarritako epealdiaz kanpo ordaintzen badira, likidazioari bidezko betearazpen errekargua aplikatuko zaio: premiamendu probidentzia jakinarazi aurretik, % 5; jakinarazi ondoren, % 10 edo % 20 (kasuan kasukoa ordaintzeko epealdiaren arabera).

Zerga likidazioak ordaintzeko epealdia ezin da izan hilabete baino laburragoa jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko guztia aplikatuko zaie Foru Ogasunak zatikatutako ordainketak direla eta egiten dituen likidazioei ere.

Kuota + betearazpen errekargu egokia.

Kuota eta betearazpen errekargua premiamendu probidentzia jakinarazi ondoren ordainduz gero (% 10 edo % 20), ordainketa Agentzia Betearazleak adierazten duen bezala egin behar da.

Premiamendu prozedura zergapekoari premiamendu probidentzia jakinarazten zaionean hasten da. Jakinarazpenean zorra identifikatuko da, Zergen Foru Arauaren 28. artikuluan aipatzen diren errekarguak likidatuko dira eta ordainketa egin dezan eskatuko zaio.

Premiamendu probidentziaren aurka egiteko arrazoi hauek soilik onartuko dira:

  • Zorra oso-osorik azkentzea edo ordainketa eskatzeko eskubidea preskribitzea.

  • Geroratzea, zatikatzea edo konpentsazioa eskatzea borondatezko aldian, eta zergabilketako prozedura eten dezaketen beste arrazoi batzuk.

  • Likidazioa ez jakinaraztea.

  • Likidazioa deuseztatzea.

  • Zorduna edo premiamendupeko zorra identifikatzea galarazten duen oker edo omisioren bat egotea premiamendu probidentziaren edukian.

Betearazpen aldia hasi eta premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren zerga zorra Zerga Administrazioak ezarritako aldian ordaindu behar da, eta aldi hori ezin da izan hilabete baino laburragoa, premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

 

 

 

Zergapekoak ez badu ordaintzen zerga zorra aurreko paragrafoan ezarritako epealdian, ondasunak enbargatuko zaizkio. Hori premiamendu probidentzian ohartaraziko zaio.

Enbargo jarduketa bakoitza eginbide batean dokumentatzen da.

 

Bai, Zergen Foru Arau Orokorrak 173. artikuluaren 3. apartatuan xedatzen duenaren arabera, zergapekoak eskatzen badu, enbargatutako eskubideak eta ondasunak beste batzuengatik ordezkatu ahal izango dira, azken hauen bidez zorraren ordainketa modu bertsuan eta eraginkortasunez bermatzen bada eta hirugarrenei kalterik egiten ez bazaie.

Zorra eta bidezko errekarguak eta interesak Kutxa Bankeko kontu honetan sartu behar dira:

                        ES20 2095 0611 0210 9095 6524

Zordunaren izen-abizenak adierazi behar dira, edo sozietatearen izena, eta IFZ.

Premiamendu prozedura kasu hauetan amaitzen da:

  • Zorra ordainduz gero.

  • Kreditua osorik edo zati batean kobraezina dela adierazten duen akordioa lortuz gero, ordainketa egin behar duten guztiak krediturik gabe daudela adierazi ondoren.

  • Zerga zorra edo zehapena beste edozein arrazoirengatik azkendu dela adierazten duen erabakia ematen denean.

Kreditua kobraezintzat jotzen denean, premiamendu prozedura preskripzio aldiaren barruan hasiko da berriro, behin zergapekoren baten kaudimena ezagutzen denean.

  • 48/1994 Foru Dekretua, maiatzaren 10ekoa, Dirubilketarako Araudia onartzen duena (ALHAO, 67 zk., 94-06-10).
     
  • 12/1996 Foru Dekretua, otsailaren 6koa, Dirubilketarako Araudi Orokorraren artikulua batzuk aldatzen dituena (ALHAO, 25 zk., 96-02-28).
     
  • 70/1996 Foru Dekretua, ekainaren 11koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirubilketarako Araudi Orokorraren 180. artikulua aldatzen duena (ALHAO, 71 zk., 96-06-24).
     
  • 4/1997 Foru Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, Dirubilketarako Araudi Orokorra aldatzen duena (ALHAO, 17 zk., 97-02-12).
     
  • 44/1997 Foru Dekretua, maiatzaren 6koa, Dirubilketarako Araudi Orokorra onartu zuen maiatzaren 10eko 48/1994 Foru Dekretuaren 136.2 artikulua aldatzen duena (ALHAO, 58 zk., 97-05-26).
     
  • 17/2009 Foru Dekretua, otsailaren 17koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirubilketarako Araudi Orokorra onartu zuen maiatzaren 10eko 48/1994 Foru Dekretua aldatzen duena (ALHAO, 22. zk., 09-02-20).
     
  • 58/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirubilketarako Araudi Orokorrari buruzko 48/1994 Foru Dekretua aldatzen duena (ALHAO, 85 zk., 09-07-27).