Ohiko galderak - Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia

2022/10/18an eguneratuta 

Ibilgailu berrien edo erabilien lehenengo behin betiko matrikulazioa Espainian, propultsatzeko motorra badute.

Bai, zerga egitea ibilgailua Espainian lehenengoz behin betiko matrikulatzea baita; nolanahi ere, kasu batzuetan matrikulazioa ez dago kargapean edo salbuetsita dago.

Ibilgailua eskuratzen duenak ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (620-TV eredua, % 4ko tasa) eta zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia ordaindu behar ditu.

1. 3.500 kg baino gutxiagoko kamioiak eta furgonetak, jarduera ekonomiko bati atxikita daudenak; salbuespena: etxebizitza gisa erabiltzeko atontzen direnak.

Kasu honetan joko da esanguratsutzat ibilgailua jarduera ekonomiko bati atxikita egotea: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretuko 95. artikuluan ezarritakoaren arabera subjektu pasiboak ibilgailuaren eskuraketa edo inportazioa dela eta jasandako edo ordaindutako balio erantsiaren gaineko zergaren kuoten % 50eko kenkaria gutxienez egiteko eskubidea duenean. Horretarako, berdin izango da aipatutako dekretuan jasotzen diren arauen ondorioz kenkarirako eskubidean beste edozein murrizketa aplikatzea.

2. 3.500 kg baino gehiagoko kamioiak eta furgonetak, etxebizitza gisa erabiltzeko atontzen direnak izan ezik.

3. 8 plazatik gorako ibilgailuak (kopuru horretan ez da sartzen gidariaren plaza), bidaiariak garraiatzeko diseinatu eta fabrikatuak, eta tranbiak.

4. Irizpide objektiboen arabera industriarako, merkataritzarako, nekazaritzako edo jardun klinikorako edo zientifikorako soilik erabiltzen direnak, Zerga Administrazioak homologatzen baditu.

Ondore horietarako, erabilera horiek bakarrik dituzte eserleku bi dauzkaten ibilgailuek (gidaria eta laguntzailea), eta ezingo dute eserleku gehigarririk eduki, ez eta horiek instalatzeko finkagailurik ere, eta kargarako lekuan ez da alboetako leihorik egongo eta leku hori barneko bolumenaren % 50 baino gehiago izan behar da.

5. Bi edo hiru gurpileko ziklomotorrak eta lau gurpileko ibilgailu arinak.

6. Motozikletak, eta lau gurpileko ez diren hiru gurpileko ibilgailuak, baldin eta, kasu batean zein bestean, beren zilindrada 250 zentimetro kubiko baino handiagoa ez bada, barne errekuntzako motorretan, edo beren gehieneko potentzia garbia 16 kw baino handiagoa ez bada, gainerako motorretan.

7. Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako ibilgailuak.

8. Ibilgailu bereziak (traktoreak, atoiak...), "quad" motakoak ez beste guztiak.

Hauxe da “quad” ibilgailua: lau gurpil edo gehiagoko ibilgailua, eskuleku gisako zuzentze sistema daukana gidaria hankalatraba eserita doana, eta errepidetik kanpoan erabiltzeko egokia den trakzio sistema batez horniturik dagoena.

9. Molda daitezkeen ibilgailu mistoak, karrozeriaren sabaiko egituratik lurzoruraino altuera 1.800 milimetrotik gorakoa bada, betiere lur orotako ibilgailuak ez badira eta jarduera ekonomia garatzeari modu esangarrian atxikitzen bazaizkio.

Kasu honetan joko da esanguratsutzat ibilgailua jarduera ekonomiko bati atxikita egotea: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretuko 95. artikuluan ezarritakoaren arabera subjektu pasiboak ibilgailuaren eskuraketa edo inportazioa dela eta jasandako edo ordaindutako balio erantsiaren gaineko zergaren kuoten % 50eko kenkaria gutxienez egiteko eskubidea duenean. Horretarako, berdin izango da aipatutako dekretuan jasotzen diren arauen ondorioz kenkarirako eskubidean beste edozein murrizketa aplikatzea.

Dena den, zergapekoa izango da ibilgailu horien behin betiko matrikulazio lehenengoa Espainian, etxebizitza izateko egokitzen direnean.

10. Ondorengoek erabiltzera bideratutakoak: indar armatuak, Estatutako, autonomia erkideetako eta udalbatzetako segurtasun taldeak eta indarrak, aduana babesgarria, defentsa, zaintza eta segurtasun funtzioak.

11. Anbulantziak eta, dauzkaten ezaugarriengatik, autobide eta errepideetako zaintza eta sorospena baino beste helburu edo erabilerarik ezin izan dezaketen ibilgailuak.

Traktoreak ez daude zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kargapean. Traktoreak Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren eranskineko 10. zenbakian aipatzen diren ibilgailu berezietakoak dira.

Autokarabanak eta etxedun furgoiak zergaren kargapean daude.

Autokarabanen zerga oinarriaren murrizketa: Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera “autokarabana” diren ibilgailuen zerga oinarria eta N1, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuen eta ibilgailu mistoen zerga oinarria (horiek guztiak etxebizitza modura erabiltzeko atonduta daude) % 30 murriztuko da.

Murrizketa hori ez zaie aplikatuko “etxebizitza turismo” modura sailkatutako ibilgailuei (IAT txartela: 1048).

Kanpadenda bihurtzen diren orgak ez dira ibilgailu motordunak eta atoiko ibilgailuaren matrikula bera daukate.

Araudiak lau betekizun ezartzen ditu salbuespena aplikatu ahal izateko:

1. Desgaitasunaren ziurtagiria, erakunde eskudunak emana.

Pertsona bat desgaitutzat hartzeko, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki behar du, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 148.1 artikuluan ezartzen duen baremoaren arabera.

2. Ibilgailua desgaitasuna daukan pertsonak bakarrik erabiltzea.

3. Gutxienez 4 urte pasatuta egon behar dira azken aldiz ibilgailu bat antzera matrikulatu zenetik.

4. Ez egitea “inter vivos” eskualdaketarik hurrengo 4 urteetan, ibilgailua matrikulatu den egunetik aurrera.

Beraz, araudiak ez dio ezer egokitzapenez. Ibilgailua "desgaituak ez beste inork" erabiltzeko izateak ez du esan nahi berak gidatu behar duenik; aitzitik, ibilgailua desgaitasuna daukanaren erabilerarako izan behar da, baina beste pertsona batek gida dezake.

Ezinbestekoa da Zerga Administrazioak salbuespena onartzea matrikulatu aurretik.

Desgaitasuna daukana adingabea izateak ez du eragozten zergaren salbuespena aplikatzea; izan ere, ezinbestekoa da ibilgailua "desgaituak ez beste inork" erabiltzeko izatea, eta horretarako ibilgailua desgaituaren joan-etorrietarako erabili behar da, gidaria nor den kontuan eduki gabe.

Bai. Bigarren eskualdaketa ere desgaitu batek egin du, eta ondorioz hori ere salbuetsita dago.

1. Garraiobide berria bada, balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarria hartu behar da aintzat (fakturan ageri den balioa).

2. Garraiobide erabilia izanez gero, zerga sortu den egunean merkatuan eduki duen balioa hartuko da zerga oinarritzat. Merkatuko balioa kalkulatzeko, subjektu pasiboek zein Arabako Foru Aldundiak ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren oinarria eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren oinarria ezartzeko onartutako balorazio taulak aplika ditzakete.

Zergaren zerga oinarria (aurrean azaldu den bezala kalkulatuta) honela murriztuko da:

i) Ibilgailuak 5 - 9 plaza badauzka, gidariarena barne, eta familia ugaritsuaren erabilerarako baino ez bada, % 50 murriztuko da, baldintza hauek betez gero:

  1. Aitaren edo amaren edo bien izenean matrikulatu behar da.

  2. Gutxienez lau urte pasatuta egon behar dira murrizpen honen itzalpean beste ibilgailu bat aitaren edo amaren izenean matrikulatu zenetik (salbuespena: aurreko ibilgailuak erabateko ezbeharra edukitzea).

  3. Eskuratzen den ibilgailua ezin da "inter vivos" eskualdatu matrikulatzen denetik lau urte pasatu arte.

  4. Familia ugaritsua dela frogatu behar da.

ii) Ibilgailu hauen zerga oinarria % 30 murriztuko da:

  1. Ibilgailuen Araudi Orokorraren arabera “autokarabana” diren ibilgailuak.

  2. N1, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak eta ibilgailu mistoak, etxebizitza modura erabiltzeko atonduta badaude.

Murrizketa hori ez zaie aplikatuko “etxebizitza turismo” modura sailkatutako ibilgailuei (IAT txartela: 1048).

Zerga oinarria kontraprestazioaren guztirako zenbatekoa da, faktura kopurua gorabehera.

Ez, zerga oinarria eskuraketa egin denean balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarritzat hartu den zenbatekoa da.

Baldin eta geroago balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarria aldatzen bada eskuraketa gertatu ondoren egindako deskontu edo hobarien eraginez, horrek ez du eraginik izango matrikulazioaren gaineko zergaren oinarrian.

1. Epigrafe hauek ezartzen dira aplikatu beharreko zerga tasak zehazteko (MOTOZIKLETAK EZ BESTE GUZTIAK):

1. epigrafea.

a)    Modu ofizialean 120 g/km CO2 baino gehiago emititzen ez dituzten ibilgailuak, "quad" motakoak eta motozikletak izan ezik.

b)    Barne konbustiokoa ez den motor bakarra duten ibilgailuak, “quad” motako ibilgailuak izan ezik.

2. epigrafea. Modu ofizialean 120 g/km CO2 baino gehiago eta 160 g/km baino gutxiago emititzen dituzten ibilgailuak, "quad" motakoak eta motozikletak izan ezik.

3. epigrafea. Modu ofizialean 160 g/km CO2 baino gehiago eta 200 g/km baino gutxiago emititzen dituzten ibilgailuak, "quad" motakoak eta motozikletak izan ezik.

4. epigrafea.

  1. Modu ofizialean 200 g/km CO2 edo gehiago emititzen dituzten ibilgailuak, "quad" motakoak eta motozikletak izan ezik.

  2. CO2 emisioen neurketa beharrezkoa duten ibilgailuak, haiek kreditatzen ez direnean.

  3. N2 eta N3 kategorien barruan sartzen diren ibilgailuak, etxebizitza izateko egokituak.

  4. "Quad" motako ibilgailuak. Hauxe da “quad” ibilgailua: lau gurpil edo gehiagoko ibilgailua, eskuleku gisako zuzentze sistema daukana gidaria hankalatraba eserita doana, eta errepidetik kanpoan erabiltzeko egokia den trakzio sistema batez horniturik dagoena.

  5. Uretako motorrak. Uretako motortzat zera hartzen da: motor batek bultzatutako eta pertsona batek edo gehiagok kroskoaren ertzen gainean eta ez haren barruan eserita, zutik nahiz belauniko erabiltzeko proiektatutako ontzia.

5. epigrafea.

  1. 1., 2., 3., 4., 6., 7., 8. eta 9. epigrafeetan sartzen ez diren ibilgailuak.

  2. Aisialdirako edo uretako kiroletako ontziak, uretako motorrak izan ezik.

  3. Hegazkinak, turismo hegazkinak eta aireontziak.

2. Zergari lotutako motozikletentzat (250 zentimetro kubikokoentzat edo hori baino handiagokoentzat, barruko errekuntzako motorrak badira, edo beren gehienezko potentzia garbia ez bada 16 kW baino gehiago gainerako motorretan), epigrafe hauek ezartzen dira:

6. epigrafea. EEE potentzia 74 kW (100 CV) baino txikiagoa daukaten motozikletak, edo gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 baino txikiagoa daukatenak, beren CO2 emisio ofizialak ez badira 100 g/km baino gehiago.

7. epigrafea. EEE potentzia 74 kW (100 CV) baino txikiagoa daukaten motozikletak, edo gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 baino txikiagoa daukatenak, beren CO2 emisio ofizialak 100 g/km baino gehiago eta 120 g/km edo hori baino gutxiago badira.

  1. 8. epigrafea. EEE potentzia 74 kW (100 CV) baino txikiagoa daukaten motozikletak, edo gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 baino txikiagoa daukatenak, beren CO2 emisio ofizialak 120 g/km baino gehiago eta 140 g/km edo hori baino gutxiago badira.

  2. 9. epigrafea.

  1. EEE potentzia 74 kW (100 CV) baino txikiagoa daukaten motozikletak, edo gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 baino txikiagoa daukatenak, beren CO2 emisio ofizialak 140 g/km edo hori baino gehiago badira.

  2. EEE potentzia 74 kW (100 CV) baino txikiagoa daukaten motozikletak, edo gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 baino txikiagoa daukatenak, beren CO2 emisio ofizialak ez badira ziurtatzen.

  3. EEE potentzia 74 kW (100 CV) edo handiagoa izan eta gehieneko potentzia garbia/ibiltzeko prest dagoen ibilgailuaren masa erlazioa, kW/kg-tan adierazita, 0,66 edo handiagoa duten motozikletak, beren CO2 emisio ofizialak edozein direla ere.

3. Zerga tasak ondorengoak izango dira:

1. eta 6. epigrafeak

% 0

2. eta 7. epigrafeak

4,75

3. eta 8. epigrafeak

9,75

4. eta 9. epigrafeak

14,75

5. epigrafea

% 12

CO2 emisioen araberakoa (ikusi Zerga bereziak arautzen dituen otsailaren 16ko 1/1999 Zerga Premiazko Arau Dekretuaren 75. artikulua).

Ibilgailu hauei % 14,75eko tasa aplikatzen zaie.

CO2 emisioen neurketa beharrezkoa duen ibilgailu baten emisioak egiaztatu ezean, % 14,75eko tasa aplikatuko zaio.

CO2 emisioen neurketa beharrezkoa ez duen ibilgailu baten emisioak egiaztatu ezean (emisioak egiaztatu beharra 1997-01-01ean ipini zen indarrean), % 12ko tasa aplikatuko zaio. Salbuespena: 250 zentimetro kubikotik gorako motozikletei % 14,75 aplikatuko zaie.

Ibilgailuaren fabrikatzaileak edo inportatzaileak berariaz egindako ziurtagiri baten bidez; salbuespena: emisioak ikuskatze teknikoaren txartelean edo ibilgailuari buruz egindako banakako beste edozein agiri ofizialetan zehaztea.

576 eredua: zergapeko eta salbuetsi gabeko matrikulazioetarako eta, aldez aurretik onartuta, salbuespenak, ez zergapetzeak edo zerga oinarriaren murrizketa aplikatzen bazaizkie.

06 eredua: aldez aurretik onartu beharrik gabe, salbuespenak edo ez zergapetzeak aplikatzea duten matrikulazioetarako.

1. Bidezko inprimakia:

-576 eredua: zergapeko eta ez salbuetsitako matrikulazioetarako eta, aldez aurretik onartuta, salbuespenak, ez zergapetzeak edo zerga oinarriaren murrizketa aplikatzen bazaizkie.

05 eredua matrikulazio eskaera egin aurretik aurkeztuko da, baldin eta, aldez aurretik onartuta, salbuespenak, ez zergapetzeak edo zerga oinarriaren murrizketa aplikatzea badituzte.

-Edo 06 eredua: aldez aurretik onartu beharrik gabe, salbuespenak edo ez zergapetzeak aplikatzea duten matrikulazioetarako.

Zergapekoak edo haren ordezkariak sinatuko du aitorpena edo autolikidazioa.

2. Garraiobidearen erosketaren faktura edo salerosketaren kontratua, jatorrizkoa eta fotokopia.

3. Fitxa teknikoaren, ezaugarrien orriaren edo ezaugarrien orrien fotokopia, garraiobidea zer den: ibilgailua, ontzia edo aireontzia, hurrenez hurren.

4. Balio erantsiaren gaineko zergaren kargapean egonik aldizkako aitorpenik aurkeztu ez duen subjektu pasibo batek edo ez enpresaburu ez profesional ez den batek Espainia ez Europar Batasuneko beste herrialde batean eskuratutako garraiobide berria matrikulatzen badu, 309 eredua aurkeztu behar du sarrera egin ondoren.

5. Espainia ez Europar Batasuneko beste herrialde bateko pertsona bati, ez enpresaburu ez profesional ez den bati, eskuratutako garraiobide erabilia matrikulatuz gero, 620-TV eredua aurkeztu behar da sarrera egin ondoren.

6. Ibilgailua Europar Batasunetik kanpo eskuratu bada, inportazioaren gaineko zerga ordaindu delako frogagiria.

7. Garraiobidea ez badago kargapean, kargatik salbuetsita badago edo zerga oinarria murrizten bada, zerga onura frogatzen duen dokumentazioarekin batera:

Gehien gertatzen diren kasuak:

  • Taxilari batek automobila matrikulatuz gero, taxi lizentziaren fotokopia aurkeztu behar da.

  • Desgaitasuna daukan pertsona batek berak bakarrik erabiltzeko den automobila matrikulatzen badu, desgaitasuna % 33koa edo handiagoa dela frogatzen duen ziurtagiria, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak edo GSINek emana, aurkeztu behar da.

  • Familia ugaritsuek zerga oinarria murriztu ahal izateko, familia ugaritsuaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu behar dute (Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emana, normalean).

Aurkezle baimenduek bide telematikoz aurkeztuko dituzte 576 eta 06 ereduak, azaroaren 19ko 734/2010 Foru Aginduak ezarritako prozeduren arabera.

Aurkezle baimenduak ez diren zergapekoek www.araba.eus atarian eskuragarri dagoen laguntza programaz baliatuz ekin diezaiokete 576 edo 06 eredua aurkezteko prozedurari, eta eredua, bidezko dokumentazioarekin batera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren bulegoetan aurkeztu dezakete.

05 eredua aurkeztu behar bada behin betiko matrikulazioa eskatu aurretik, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren bulegoetan aurkeztu behar da.

Garraiobidearen behin betiko matrikulazioa egin aurretik aurkeztu behar da aitorpena, bai eta, bidezkoa denean, sarrera egin ere.