Ohiko galderak - Jokoaren gaineko zerga

Actualizadas a 18/10/2022

5/2005 Foru Araua, otsailaren 14koa, Arabako Lurralde Historikoan jokoaren gaineko tributua arautzen duena (ALHAO, 25. zk., 2005-02-28koa)

Hauexek dira arau horrek arautzen dituen joko modalitateak:

  • Makinak edo aparatu automatikoak.

  • Bingoa, bingo elektronikoaren modalitatea barne hartuta.

  • Zozketak, tonbolak, eta ausazko konbinazioak.

  • Kasinoak.

  • Apustuak.

  • Txartelak.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoaren barruan jasotako beste edozein joko.

045 eredua. Zerga zorra hiruhilekotan zatikatuta ordaindu behar da.

Inprimaki bat aurkeztu behar da makina bakoitzeko. Gaur egun, zergadunek zuzenean jo dezakete Zeharkako Zergen Zerbitzuaren bulego kudeatzailera (Ogasunaren eraikina, 1. solairua), eta bertan hiruhileko bakoitzeko autolikidazioa (045 eredua) eskuratu dezakete*.

* Egun naturalen araberako hainbanaketaren indarraldian Zeharkako Zergen Zerbitzuaren bulego kudeatzaileak EZ ditu emango autolikidazioak (045 eredua); zergadunek berek aurkeztu eta ordaindu beharko dituzte.

Urte bateko urtarrilaren 1ean sortutako kuoten autolikidazioa apirileko, uztaileko, urriko eta hurrengo urteko urtarrileko egutegiko lehen 25 egunetan aurkeztu behar da.

Hala ere, ustiapen baimena lortzen den urtean, edo hura eten, errebokatu edo azkentzen den urtean, kuota egutegiko hilabeteka hainbanatuko da*, baimena ematen denetik edo etendura kentzen denetik baja eman arte edo hura eten edo errebokatu arte.

* Foru Gobernu Kontseiluaren martxoaren 23ko 3/2021 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua indarrean jarri denetik (2021eko apirilaren 1a) kuota egutegiko egunka hainbanatuko da, baldin alta, baja, etendura, errebokazioa edo azkentzea 2021eko urtarrilaren 1etik 108/2021 Dekretuan (108/2021 Dekretua, martxoaren 16koa, zeinaren bidez jarraipena ematen baitzaie joko-sektorean COVID-19aren inpaktuari aurre egiteko ezarrita dauden neurriei) edo luzapenari buruzko xedapenetan ezartzen den etenduraren indarraldiaren azken egunera arte gertatzen bada.

Bingo jokoaren zerga tasa % 18,4 izango da.

Bingo elektronikoaren joko modalitatean zerga tasa % 25 izango da.

Bingo elektronikoan, 043E eredua; eta hiru hilean behin likidatzen da.

% 15.

Bingo jokoan zerga oinarria jokalariek kartoiak erosteko ordaindutakoaren guztirako batura izango da, inolako kenkaririk egin gabe.

Bingo elektronikoaren joko modalitatean, zerga oinarria hauxe izango da: jokatutako diru kopuruaren eta sarietara bideratutako kopuruaren arteko aldea, jokoa egiten den areto edo lokal bakoitzari egotzi ahal zaiona.