Subjektu pasiboen betebeharrak fakturei eta erregistro-liburuei dagokienez
- Ogasuna
- Zerga informazioa
- Ohiko galderak
- Subjektu pasiboen betebeharrak fakturei eta erregistro-liburuei dagokienez
Ohiko galderak
Subjektu pasiboen betebeharrak fakturak eta erregistro liburuak direla eta
2022/10/18an eguneratuta
Ondasun bat ematen edo zerbitzu bat egiten duten guztietan enpresaburuek eta profesionalek nahitaez egin behar dute faktura, are ematea edo zerbitzua kargapean ez dagoenean eta salbuetsita dagoenean ere. Nolanahi ere, kasu hauetan faktura egin behar da:
a) Jasotzailea enpresaburua edo profesionala bada, edo zergen arloko eskubideren bat baliatzeko eskatzen badu.
b) Batasunaren barruko emateetan.
c) Espainian gertatzen diren urrutiko salmentetan. Hala ere, emateari Batasunaren araubidea aplikatu ahal bazaio, Batasuneko identifikazio estatuak ebatziko du faktura egin behar den ala ez.
d) Esportazioetan, zergarik gabeko dendetan egiten direnak izan ezik.
e) Espainian instalatu ondoren egiten diren ondasun emateetan.
f) Jasotzailea enpresaburu ez den pertsona juridikoa edo administrazio publikoa bada.
-
Zenbakia eta, behar denean, seriea.
-
Emate data eta, beharrezkoa bada, eragiketaren data.
-
Emailearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izena.
-
Bi alderdien IFZ eta helbidea.
-
Eragiketen deskribapena.
-
Aplikatutako zerga tasa edo tasak.
-
Jasanarazitako kuota (berezita agertu behar da).
Badira fakturan nahitaez agertu behar duten beste aipamen batzuk, baldin eta hauexek gertatzen badira: eragiketa salbuetsita badago edo ez badago zergari lotuta; garraiobide berriek Europar Batasunaren barruan salbuetsita dauden emateak egiten badituzte; ondasunen jasotzaileak edo zerbitzuaren xede denak ematen badu faktura hornitzaileren ordez; eragiketaren hartzailea bada zergaren subjektu pasiboa; bidaia agentzien araubide berezia edo erabilitako ondasunen, artelanen, antzinako gauzen eta bildumatarako objektuen araubide berezia aplikatzen bada; eta kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzen bada.
-
Eragiketen hartzaileek edo hirugarrenek egiten dituztenak. Fakturagile bakoitzak bere faktura saila eduki behar du.
-
Zuzentzaileak.
-
Zergaren Araudiaren bosgarren xedapen gehigarrian adierazten diren nahitaezko desjabetze administrazio prozeduretan eta prozedura judizialetan egindakoak (Diputatu Kontseiluaren 124/1993 Foru Dekretua, apirilaren 27koa).
-
BEZaren Foru Arauaren eranskineko hamargarren apartatuan zehazten diren produktu hauen emateak:
- Zilarra, platinoa eta paladioa, gordinean, hautsa edo erdilandua; emate horiek bezalakoak izango dira enpresaburu edo profesional eskuratzaileak egiten dituen eraldaketa jardueraren ondorioz metal horiek xede dituzten emateak. Nolanahi ere, produktuak ezin dira izan ondasun erabilien, arte objektuen, antzinateko objektuen eta bilduma objektuen araubide bereziaren aplikazio eremukoak.
- Sakelako telefonoak, hartzailea eragiketaren subjektu pasiboa denean.
- Bideo jokoen kontsolak, ordenagailu eramangarriak eta tableta digitalak, hartzailea eragiketaren subjektu pasiboa denean.
- Talde barruko eragiketen fakturak.
- TicketBAI betebeharra betetzean gorabehera teknikoak gertatzeagatik egiten direnak.
Egutegiko hil batean jasotzaile bati egindako eragiketa guztiak faktura bakar batean bildu daitezke.
Faktura erraztua eman daitekeen kasuetan, honako datu hauek agertu behar dira:
-
Zenbakia eta, behar denean, seriea.
-
Emate data eta, beharrezkoa bada, eragiketaren data.
-
IFZ eta faktura eman behar duenaren izena eta abizenak (sozietatea izanez gero, sozietatearen izen osoa).
-
Aplikatutako zerga tasa, eta aukeran, “BEZa barne” azalpena.
-
Eman den ondasunaren edo zerbitzuaren identifikazioa.
-
Kontraprestazioa, guztira.
Faktura erraztuak eta fakturak ematen badira, sail desberdinetan egingo da. Halaber, serie bereziak sortu behar dira establezimendu batzuk edukiz gero, eragiketaren jasotzaileak edo hirugarren batek emanez gero eta zuzenketa bat egiteko emanez gero, besteak beste.
Badira fakturan nahitaez agertu behar duten beste aipamen batzuk, baldin eta hauexek gertatzen badira: eragiketa salbuetsita badago edo ez badago zergari lotuta; garraiobide berriek Europar Batasunaren barruan salbuetsita dauden emateak egiten badituzte; ondasunen jasotzaileak edo zerbitzuaren xede denak ematen badu faktura hornitzaileren ordez; eragiketaren hartzailea bada zergaren subjektu pasiboa; bidaia agentzien araubide berezia edo erabilitako ondasunen, artelanen, antzinako gauzen eta bildumatarako objektuen araubide berezia aplikatzen bada; eta kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzen bada.
Faktura egin beharra eragiketaren hartzaileak edo hirugarren batek bete dezake materialki. Nolanahi ere, kasu hauetan ezarritako betebehar guztiak subjektu pasiboak bete behar ditu, hau da, faktura egin behar duen enpresaburuak edo profesionalak.
Balio erantsiaren gaineko zergaren Araudiaren 62.6 artikuluan aipatzen diren pertsona eta entitateen kasuan (erregistro liburuak Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez arteztu behar dituztenak edo hala arteztea hautatu dutenak - SII), hirugarrenek edo eragiketen hartzaileek faktura egin beharra betetzea hautatu badute, horren berri ematen duen errolda aitorpena aurkeztu beharko dute, eta jakinarazi beharko dute noiztik erabiliko duten eta, behar denean, uko egin diotela eta noiz sortuko dituen ondorioak.
Fakturak eragiketa egiten den momentuan egin behar dira. Hala ere, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburu edo profesionala bada, eragiketa horri dagokion zerga sortu eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.
Batasunaren barruko ondasun emateetan, ondasunak eskuratzailearentzako egiten edo garraiatzen hasi eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko dira fakturak.
Kutxa irizpidearen araubide bereziari atxikitako eragiketetan, eragiketa egiten den unean egin beharko da faktura, eragiketaren hartzailea enpresaburu edo profesional gisa jarduten duen enpresaburu edo profesional bat denean izan ezik; kasu horretan, eragiketa egin eta hurrengo hilaren 16a baino lehen egin beharko da.
Faktura bidali beharra egiten den unean bertan bete beharko da, edo bestela, hartzailea enpresaburu edo profesional bat denean eta horrela jokatzen duenean, eragiketari dagokion zergaren sortu eta hurrengo hileko 16. eguna baino lehen, edo, kutxa irizpidearen araubide berezia aplikatzen duten eragiketen kasuan, eragiketa egin den hilaren hurrengo hileko 16. eguna baino lehen.
Enpresaburuek eta profesionalek jasotzen dituzten fakturak, faktura erraztuak eta bestelako frogagiriak gorde behar dituzte, bai eta berek bidaltzen dituztenen kopiak ere. Gainera, hartzailea BEZaren subjektu pasiboa bada, ondasun ematea edo zerbitzua egiten duenak egindako jatorrizko faktura edo kontabilitateko frogagiria gorde behar da, bai eta Administrazioak egindako inportazioaren likidazioaren frogagiria, eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia aplikatuta emandako ordainagiriak ere (emaileek jatorrizkoak eta jasotzaileek kopiak).
Enpresaburuak edo profesionalak aplikatzen duen BEZaren araubide bereziak ez dio ezertan eragiten agiriok gorde beharrari.
Egindako fakturen erregistro liburua: Faktura bakoitzaren idazpena banan-banan egin ordez, laburpen idazpenak egin ahal izango dira, eta, halakoetan, jaso beharko da zein data edo epetan egin diren fakturak, tasa bakoitzeko guztirako zerga oinarria, hurrenez hurrengo zenbakiarekin data berean jaulkiak diren fakturen orotarako kuota eta haien hasierako zenbakia eta amaierako zenbakia, baldin eragiketak kutxa irizpidearen araubide bereziaren arabera egin badira, zeren, halakoetan, zehaztu beharko baitira orobat eragiketen kobrantza partzial edo osoa egin deneko datak, bereizita adieraziz bakoitzaren zenbatekoa eta zehaztuz zein banku kontu edo kobrantza bitarteko baliatu den, betiere honako baldintza hauek betez aldi berean:
-
Fakturazioa egin beharrari buruzko araudia onartzen duen maiatzaren 28ko 18/2013 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, emandako agirietan ez bada beharrezkoa jasotzailearen identifikazioa.
-
Agirian jasotako eragiketak egutegiko hil berean egindakoak izan behar dira.
Baliozkoa izango da, era berean, faktura baten idatzoharra segidako hainbat idazpenetan egitea, zenbait zerga tasaren arabera tributatzen duten eragiketak jasotzen baditu hark.
Jasotako fakturen erregistro liburua: Egun berean jasotzen diren faktura guztiak laburpen idazpen orokor batean bildu daitezke, datu hauek adierazita: hornitzaile berak emanik jasotako fakturen lehen eta azken zenbakiak, hartzaileak jarriak; karga tasa bakoitzeko zerga oinarriaren guztirako zenbatekoa; zerga kuota osoa; eragiketa kutxa irizpidearen araubide berezian badago, eragiketaren ordainketa egunak (ordainketa osoa zein partzialak), ordaindutako kopurua bereizita, eta ordainbidea zehaztuta, baldin eta eragiketa guztien batura, BEZ gabe, 6.000 euro baino gehiago ez bada eta haietako bakoitzean dokumentatutako eragiketen zenbatekoa 500 euro baino gehiago ez bada, BEZ gabe.
Baliozkoa izango da, era berean, faktura baten idatzoharra segidako hainbat idazpenetan egitea, zenbait zerga tasaren arabera tributatzen duten eragiketak jasotzen baditu hark.
Jasotako fakturen erregistro liburua arteztu behar dute, eta bertan ohar bat egin behar dute araubide berezia aplikatzen zaien jardueretan erabiltzeko asmoarekin egiten dituzten ondasun eta zerbitzuen eskuraketa bakoitzeko. Bereizita agertu behar dira aktibo finkoen eskuraketak (egiten diren erregularizazioetarako behar diren datuak adierazi behar dira) eta inportazioak. Baldin eta araubide berezi hau aplikatzen ez zaien beste jarduera batzuk egiten baditu, sektore bakoitzeko eskuraketen oharrak bereizita agertu behar dira. Baldin eta jarduera modulua diru sarreren arabera kalkulatzen bada, erregistro liburua arteztu beharko da, eta bertan jardueran egindako eragiketa bakoitzaren oharra idatziko da.
2018ko urtarrilaren 1etik, Arabako Foru Aldundiak ikuskatu behar dituen subjektu pasiboek, likidazioak hilean behin egiten dituztenek, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak arteztu behar dituzte Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez, fakturazio erregistroak berehala bidaliz (SII).
Batasunaren barruan onasun edo zerbitzu eskuraketa bat eginez gero, ematea egiten duenak eragiketaren faktura egin behar du eta jasotzaileari bidali behar dio, eta honek:
a) Jasotako fakturen erregistro liburuan idaztohartu behar du.
b) Batasunaren barruko eskuraketaren BEZ kuota kalkulatu behar du eta fakturaren idaztoharrean adierazi behar du. Kuota kengarria bada, kenkaria aplikatzeko eskubidearen frogagiria faktura da, baldin eta eskuraketa behar bezala kontsignatzen bada zergaldiko aitorpen-likidazioan.