Zer da SILICIE?

Foru Ogasunak Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan berariazko sarbide bat jarriko da, betebeharra errazago bete ahal izateko.

Kontsultatu Ardo-egileentzako eskuliburua

Zerga Berezien kontabilitatea Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzearen bidez.

Hornitu beharreko kontabilitateko idazpenen edukia definitzen da, bai eta aurkezteko era, epeak eta prozedurak ere.

Informazio-aitorpenak murrizten dira: Zerga berezien kontabilitatea Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eramaten denean, eragiketen aitorpenak ez dira eskatuko.

30/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 27koa, honen bidez fabrikazioaren gaineko zerga bereziek zergapetzen dituzten produktuen kontabilitatea eraman beharra betetzea arautzen da.

Zerga Berezien kontabilitatea Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrikak

Kontabilitateak Zerga Berezien xede diren produktuen izakin, mugimendu eta prozedura guztiak islatu beharko ditu, eta, hala badagokio, horiek eskuratzeko beharrezko lehengaienenak ere bai, biltegiratzeagatik, fabrikatzeagatik edo zirkulazioagatik sortutako ezberdintasunak barne.

Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko bete behar diren datuak honako esteka honetan zehaztuta daude:

Zerga Berezien kontabilitatea Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko, honela egin ahal izango da:

  • Zuzenean Egoitza elektronikoan (arau orokorra)
  • Establezimenduetako titularrek, kasuan kasu, izan dezaketen euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez (aukerakoa)

Bide hauetako bat hautatu beharko da, zerga bereziei atxikitako produktuen kontabilitateko idazpenak elektronikoki bidaltzeko Arabako Foru Aldundiari:

  1. Mezuen truke elektronikoan oinarritutako web zerbitzuak. Indarrean jarriko den urte naturala hasi baino lehen jakinarazi beharko da bide hau hautatu dela.
    Web zerbitzuen bidezko trukeari buruzko informazio orokorra

  2. Web formularioa, zeinaren bidez kontabilitateko idazpen bakoitzari dagozkion datuak sartu behar baitira banan-banan.

  3. Fitxategiak inportatzeko aukera ematen duen web formularioa, zeinak kontabilitateko idazpen multzo baten datuak batera sartzea ahalbidetzen baitu. Indarrean jarriko den urte naturala hasi baino lehen jakinarazi beharko da bide hau hautatu dela.
    Fitxategiak inportatzearen bidezko trukeari buruzko informazio orokorra

Kontabilitateko idazpenak Arabako Foru Aldundiari egoitza elektronikoaren bidez helarazteko epea

 

1. Arau orokorra

Oro har, idazpenak jasotzen duen mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo hogeita lau ordu baliodunetan helarazi behar dira kontabilitateko idazpenak elektronikoki Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (30/2020 Foru Arauaren 5. art.).

Dena den, 2020an egindako mugimendu, eragiketa edo prozesuak jasotzen dituzten kontabilitateko idazpenak 2021eko urtarrilaren 1a eta martxoaren 31 bitartean helarazi ahal izango dira.

 

2. Kontabilitateko idazpenak euskarri informatikoko kontabilitate sistemaren bidez erregistratzea eta helaraztea erabaki duten establezimenduak (30/2020 Foru Arauko 6. art.)

Euskarri informatikoko kontabilitate sistema duten establezimenduen titularrek erabaki badute kontabilitate idazpenak sistema horren bidez helaraztea, kontabilitate sistema horretan erregistratu beharko dituzte mugimenduak, eragiketak, prozesuak eta izakinak , aurreko 1 puntuan adierazitako epeetan, eta Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez helarazi behar dituzte bost egun balioduneko epean <0} (zortzi egun baliodun 2020. urterako).

Ondorio horietarako, idazpena barruko kontabilitate sisteman erregistratzen den egunean hasiko da datuak helarazteko epea, eta erregistroa ez bada urtarrilaren 27ko 30/2029 Foru Arauaren 5. artikuluak xedatzen duen epean egiten, hura amaitzen denean hasiko da datuak helarazteko epea.

Establezimendu horiek abuztua hilabete baliogabetzat hartu ahal izango dute, soilik datu horiek helarazteari dagokionez.

Dena den, 2020an egindako mugimendu, eragiketa edo prozesuak jasotzen dituzten kontabilitateko idazpenak 2021eko urtarrilaren 1a eta martxoaren 31 bitartean helarazi ahal izango dira.

Arabako Foru Ogasunak bi postontzi edukiko ditu zergadunei SILICIEren inguruan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko.

Kudeaketaren inguruko galderak:
gestionSII@araba.eus  

 

Sistema informatikoaren inguruko galderak:
informaciontecnicaSII@araba.eus  

 

Dokumentazio teknikoa

Berritasun teknikoak

2020-10-26 Tarteko produktuen gakoen taula eguneratuta
Formularioak, web zerbitzuak eta dokumentazioa eguneratu dira Gakoa eremua txertatzeko alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zergaren pean dauden produktuetarako

2020-06-08 Produkzio esparruan izakinen kontsulta eskuragarri dago

2020-04-16 Produkzio esparruan eskuragarri dago:

  • Garrantzitsua: xsd fitxategiak eguneratzea
  • Fabrikazioko eragiketa moten taula normalizatzea
  • Produktuen Gakoen taula eguneratzea
  • Mugimenduen taula eguneratzea
  • Kilogramoen eremua handitzea

2020-03-13 Egoitza elektronikoan INPRIMAKIA telematikoki aurkeztuta eskuragarri dago

2020-02-11 Eskuragarri dago izapidea telematikoki aurkezteko, testu-planoaren FITXATEGIA INPORTATZEAREN bidez

2020-01-13 Eskuragarri daude kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko web zerbitzuak

2019-12-05 Proba ingurunea abian dago

2019-10-10 Web zerbitzuetako WSDLak eta eskemak argitalpena

Web zerbitzuetako WSDLak eta eskemak

Orokorrak

Kontabilitateko idazpenak deuseztatzea:

WEB zerbitzuen WSDL  

Sarrera-eskema

Irteera-eskema

Izakinak kontsultatzea:

Web zerbitzuen WSDL

Sarrera-eskema

Irteera-eskema


Alkohol eta edari alkoholikoei buruzko zergarekin zerikusia duten establezimenduen multzoa

Kontabilitate-idazpenen alta:

WEB zerbitzuen WSDL

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  

Kontabilitate-idazpenak kontsultatzea:

WEB zerbitzuen WSDL  

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  


Tabako lanen gaineko zergaren multzoa

Kontabilitate-idazpenen alta:

WEB zerbitzuen WSDL

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  

Kontabilitate-idazpenak kontsultatzea:

WEB zerbitzuen WSDL

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  


Establezimenduan bertan edari alkoholikoen eta tabako lanen zergek eragiten dituzten produktuak gorde eta merkaturatzeko establezimenduen multzoa (DM, DP, DF, AF)

Kontabilitate-idazpenen alta:

WEB zerbitzuen WSDL  

Sarrera-eskema

Irteera-eskema

Kontabilitate-idazpenak kontsultatzea:

WEB zerbitzuen WSDL L

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  


Hidrokarburoen gaineko zergarekin zerikusia duen establezimenduen multzoa

Kontabilitate-idazpenen alta:

WEB zerbitzuen WSDL

Sarrera-eskema 

Irteera-eskema  

Kontabilitate-idazpenak kontsultatzea:

WEB zerbitzuen WSDL  

Sarrera-eskema

Irteera-eskema  


Eskema komunak

Goiburuak

Erroreak

Listak 

Motak